Albisteak

Jai giroan emon diote hasiera oporrei Bermeoko ikasleek

Ikasturte amaierako jaialdiarekin emon zioten oporrei hasiera Bermeoko ikastetxeetako ikasleek. Zikloka bananduta ekintza desberdinak egin zituzten barikuan, ondoren denak Goiko Plazan bildu ziren biribilketak egiteko eta handik Lamerara jaitsiera egit...

Bermeoko Hitza

280 lagun batu dira Ibarrangeluko mendi martxan

Ibarrangeluko hirugarren mendi martxak 280 lagun inguru batu zituen joan den domekan. Eguraldia lagun zutela parte hartzaileek edarto pasatzeko aukera izan zuten Ibarrangeluko auzo ezberdinak zeharkatuz, eta horrenbestez, antolatzaileak pozik azaldu di...

Busturialdeko Hitza

Elantxobeko 25. banderan maila ona emon gura dute etxekoek

Domekan hasiko da aurtengo KAE 1 liga, Elantxobeko 25. banderagaz. Iaz mailaz igo ostean, Busturialdea izango da eskualdeak izango duen ordazkari bakarra arraun munduaren bigarren mailan, eta bertokoak maila ona emoten ahaleginduko dira. Aurredenboraldiko estropadetan nahiko ondo moldatu dira elantxobetarrak, eta horrenbestez, itxaropentsu egingo diote aurre etxeko estropadari. Estropada eremua, behinztat, inork baino hobeto ezagutuko dute Busturialdeako arraunlariek. Elantxobekoek, urteurren borobila izateaz gain, lehenengo estropada bertan izatea garrantzitsua dela esan dute. «Eskarmentua duen elkartea dela erakusteko aukera izango du Busturialdeak egun horretan», adierazi du Patxi Egurrola Elantxobe Arraun Elkarteko lehendakariak. Sariak eta hasiera ordua Sariak be ez dira edonolakoak izango: 2.340 euro lehenengo saria (eta ikurrina), 1.950 euro bigarrena eta 1.430 hirugarrena. Txapelketa bera 12:00etan hasiko da, eta hiru tandatan banatuta jokatuko da. «Tandak zozketa bidez erabakiko dira». Lau kaletan banatuta, guztira, arraunlariek 5.556 metro egin beharko dituzte arraunean (3 milia). Bestetik, txapelketa EiTBk zuzenean emongo duela jakin eragin dute estropadako antolatzaileek.

Busturialdeko Hitza

Bihar Arkupe Txapelketaren finalak jokatuko dituzte pilotari gernikarrek

Gernika-Lumoko eskupilota zaleek edarto pasatzeko aukera izango dute bihar. Hain zuzen, Arkupe Pilota Taldearen txapelketaren finalak jokatuko dituzte bertoko pilotariek. Arkupe Txapelketaren finalak Santanapen jokatuko dituzte, eta lehenengo partida 1...

Busturialdeko Hitza

Martinez: «Eragile sozialen beharrizan teknologikoak aztertu, eta lanketa bat garatuko dugu»

Dabid Martinez Perez: Hack.in#badakiguko kidea Bermeok hartuko du Euskal Herriko hurrengo jardunaldi teknopolitikoa: ud4kamp. Asteburu batean burutzen duten kanpaldia da berori. Bermeoko Hack.in#badakigu informatika elkarteak antolatu du jardunaldia eta uztailaren 27an, 28an eta 29an bilduko dira antzinako Jose Done ikastetxean. Jardunaldi horiei buruzko informazio zehatzagoa eta zuzenagoa eduki gura izanez gero, www.udakamp.hackinbadakigu.net webgunean edota Twitter sare sozialean (http://twitter.com-/ud4kamp) aurki daitekeela azaldu dute antolatzaileek. Zer da ud4kamp? Teknologia barrien, politikaren eta kulturgintzaren inguruan sortuko den asteburu askea da. Zenbait eragile sozial-politikok baliabide teknologiko batzuen beharra zutela nabaritu genuen. Horregatik, asteburu horretan, eragile horien beharrizan teknologikoak zeintzuk diren aztertuko dugu, batetik, hurrengo urteetara begirako lanketa bat garatzeagaz batera. Bestetik, hacktibisten munduan mugitzen direnen arteko jardunaldia be izango da. Egunean zehar ikastaro eta hitzaldiak egongo dira, eta gauean ondo pasatzeko aukera be egongo da. Antolatzen den lehenengo aldia da? Bai, baina beste leku batetik dator. Garrotxan (Girona, Herrialde Katalanak) egiten zen Summer Campetik dator. Arazo batzuk medio, ezin izango dute aurton bertan antolatu, eta, beraz, Euskal Herrira ekartzea pentsatu genuen; Bermeon horretarako aukera zegoela uste genuen, gainera. Halanda be, denbora daroagu herrian horrelako jardunaldi teknopolitiko bat antolatzeko gogoagaz. Zergatik Bermeon? Elkartea Bermeokoa delako eta udalagaz harremanetan ipini ginenean arazorik jarri ez zuelako. Baina, [...]

Bermeoko Hitza

San Pedroetako mendi martxa egingo dute domekan

San Pedro jaietako egitarauaren barruan, Mundakako Gaztezar Mendi Taldeko kideek mendi martxa berezia antolatu dute, urtero legez. Parte hartzaileek Mundakan hasiko dute martxa, baina itsasadarra zeharkatuko dute itsasuntziz. Halanda be, itasadarra zeh...

Busturialdeko Hitza

Ibarrangeluko mendi martxa domekan egingo dute

Ibarrangeluko mendizaleek antolatuta, herriko mendi martxan parte hartzeko aukera izango dute inguruetako biztanleek domekan. Martxak bi ibilbide izango ditu, bata 23 kilometrokoa eta bestea zortzi kilometrokoa. Hala adin guztietako pertsonek parte har...

Busturialdeko Hitza

Etxe tasatuak eta barriak salgai ipini ditu Berualak

Berualak bederetzi etxebizitza salgai ipini ditu; bost dira etxebizitza tasatuak eta lau barriak. Udal etxebizitza tasatuak San Martin kaleko 7. atarian daude.  Lau etxek hiru logela dituzte eta besteak bi ordea. Jakinarazi duten moduan, denek dituzte...

Bermeoko Hitza
Gehiago