Gorroñoren jarrera ulergaitza dela salatu du Palestina Euskal Herria Sareak
Palestina Euskal Herria Sareak Jose Mari Gorroño Gernika-Lumoko alkatearen jarrera ulertezina dela salatu dute. Jakinarazi dutenez, alkatea Alor Bar Israelgo Kanpo Arazoetarako Ministerioko zuzendari nagusi izandakoagaz batzeak “harridura eta ha...
Palestina Euskal Herria Sareak Jose Mari Gorroño Gernika-Lumoko alkatearen jarrera ulertezina dela salatu dute. Jakinarazi dutenez, alkatea Alor Bar Israelgo Kanpo Arazoetarako Ministerioko zuzendari nagusi izandakoagaz batzeak “harridura eta haserrea” sortu du sareko kideen artean.
Azaldu dutenez, “ulergaitza da alkatea gaur egungo zapalkuntza irudikatzen duen sionismoaren ordezkariekin batzea”, Gernika-Lumoko Udala Palestinako herritarren alde agertu baita iraganean. Palestina Euskal Herria Sareko kideek salatu dutenez, “arrazakerian, bazterkerian eta genozidioan” oinarritutako estatuaren ordezkariagaz batu da alkatea, eta horrenbestez, Udalak azalpenak emotea eskatuko dute sareko kideek.
Azalpenak entzuteko asmoagaz, Sareko kideek bilera bat egitea eskatuko dute, eta bilera horretan, Gernika-Lumoko alkateak eta Bilduren ordezkariek parte hartzea gura dute. Egoera larria dela eta, lehenbailehen azalpenak emotea eskatu dute.