Iker Bengoetxearen kartelak iragarriko ditu aurtengo Andra Mari jaiak
Andra Mari eta Santa Eufemia jaietako kartel txapelketara aurkeztu dituzten 11 kartelen artean Iker Bengoetxea bermeotarraren kartela aukeratu dute aurtengo jaiak iragartzeko. Jai batzordeko kideek eta artearen munduan mugitzen diren zenbait lagunek os...
Andra Mari eta Santa Eufemia jaietako kartel txapelketara aurkeztu dituzten 11 kartelen artean Iker Bengoetxea bermeotarraren kartela aukeratu dute aurtengo jaiak iragartzeko.
Jai batzordeko kideek eta artearen munduan mugitzen diren zenbait lagunek osatu dute epaimahaia eta atzo arratsaldean bildu ziren aurtengo jaietako kartela aukeratzeko. Epaimahaiak lanaren “originaltasuna eta modernotasuna” baloratu dituela jakinarazi dute. Gainera, saria emoterako orduan herritarrek atzora arte iradokizunen buzoian emondako iritziak be kontuan izan dituzte.
Bengoetxea bermeotarrak 800 euroko saria jasoko du. Harek adierazi legez, “kartelaren bitartez, telnologia barriak gaur egun bizitzen ari garen aro barri honetako arlo guztietan duten garrantzia azpimarratu gura izan du, jaietan be, hain zuzen be”.
11 kartel aurkeztu dituzte aurtengo txapelketara eta horiek guztiak ikusgai daude domekara bitartean Nestor Basterretxea Aretoan.