Albisteak

Herritarren arteko herri kirolak egingo dituzte domekan Morgan

Udalak antolatuta, domekan herritarren arteko herri kirolak egingo dituzte Morgan. 10:00etan hasiko dira herritarrak lehiarik bako norgehiagokan. Udalak parte hartzeko deia egin du: “kirol apur bat eta une polit bat pasatu gura izanez gero, erdu ...

Busturialdeko Hitza

Gidabaimena euskaraz atera dutenek zabalik dute diru laguntza eskatzeko epea

Gidabaimena euskaraz prestatu eta azterketa euskaraz egin dutenek Bermeoko Udalak horretarako emoten duen diru laguntza eskatzera hurbil daitezke jada. Eskaerak Berh@z bulegoan egin beharko dituzte eta azaroaren 10a izango da horretarako azken eguna. B...

Bermeoko Hitza

Rafa Atekak eta Igor Zatikak irabazi dute Gernika-Lumoko rallya

Rafa Atekak eta Igor Zatikak Gernika-Lumoko XIX. BBK Rallya irabazi zuten asteburuan. Azkenaldian lasterketetan parte hartu barik ibili ostean, Mungiako gidaria eta Lea-Artibako kopilotoa ezin hobeto bueltatu dira lehiaketara. Irabazleek 53 minutu eta 11 segundu behar izan zituzten rallyaren 88 kilometroak amaitzeko. Xabier Lujua eta Jesus Estrada sailkapenaren buruan egon ziren seigarren tartera arte, baina bidetik irten ziren, denbora asko galduz. Halanda be, bederatzigarren postuan sailkatzea lortu zuten, Euskadiko Txapelketaren buruan jarraituz. Txapelketa amaitzeko lasterketa bakarra falta da. Bigarren postuan irabazleengandik 34 segundura, Txus Jaio eta Jesus Urkidi sailkatu ziren. Markinarrek lasterketa edarra egin zuten, eta Formula Libreen mailan irabazteaz gain, sailkapen nagusiko bigarren postua eskuratu zuten. Hirugarren denborarik onena, bestalde, Roland Holkek eta  Yago Fuentesek egin zuten. Gernika-Lumokoa Rally gogorra izan zen gidarientzat eta kopilotoentzat. Lasterketa hasi zuten 61 kotxeetatik 32k bakarrik lortu zuten amaitzea. Irabazleak mailaz maila Seigarren maila: Roland Holke eta  Yago Fuentes Bosgarren maila:Rafa Ateka eta Igor Zatika Laugarren maila: Jorge Rodriguez eta Asier Arrillaga Hirugarren maila: Xabier Alustiza eta Xabier Altube Bigarren maila: Jesus Perez eta Alejandro Perez Lehen maila: Lander Mella eta Ibai Etxebarria Formula Libre maila: Txus Jaio eta Jesus Urkidi Junio maila: Aitor Saizar eta Gorka Aginaga  

Busturialdeko Hitza

Ibon Ajuria, finalaurrekoetara

Atzo arratsaldean jokatu zen Bizkaiko Bertsolari Txapelketako bigarren kanporaketa Balmasedako Klaret Antzokian, eta Ibon Ajuria gernikarrak lortu zuen punturik gehien. Halandaze, Ajuria zuzenean sailkatuko da finalaurreetara, eta gainontzekoek puntua...

Busturialdeko Hitza

18:00etan hasiko da Gernika-Lumoko XIX. BBK Rallya

Egun bakarrean barik, egun bitan izango da aurten Gernika-Lumoko XIX. BBK Rallya. Guztira, 66 autok parte hartuko dute, iaz baino bost auto gutxiagok. Gidari horietatik hamazazpi Lea-Artibaikoak eta Busturialdekoak izango dira. Lehenengo parte hartzailea 18:00etan aterako da, Artekaletik. Minutuz minutu abiatuko dira gainontzekoak. Lasterketak, guztira, 226 kilometro izango ditu, eta 87,88 erlojupekoak izango dira. Erlojupeko bost tarte izango ditu, eta birritan igaro beharko dira tarte bakoitzetik: Gernika-Lumo-Gernika-Lumo (6,40 km), Munitibar-Urrutxua-Zugastieta (16,45 km), Olabarri-Gernika-Lumo (6,80 km), Ajangiz-Ibartxu-Arratzu (8,49 km)eta Belendiz-Nabarniz (5,80 km). Gernika-Lumoko tartea izango da lehena, eta bukatutakoan, Artekaleko parke itxira joan beharko dute, bertan autoak uzteko. Bihar ekingo diote Gernika-Lumoko XIX. BBK Rallyko bigarren etapari, 08:30ean hasita. Goizean, Munitibar-Urrutxua-Zugastieta eta Olabarri-Gernika-Lumo tarteak egin beharko dituzte parte hartzaileek. Azken txanpa zapatu arratsaldean egin beharko dute. 13:58ean irtengo du lehenak Artekaletik, Ajangiz-Ibartxu-Arratzu eta Belendiz-Nabarniz tarteak egiteko. Lasterketa bukatuta, 20:30ean sari banaketa egingo dute, Foru plazan. Lea-Artibaiko eta Busturialdeko gidariak Busturialdea Ander Learreta/ Ivan Muñoz. Nissan 350 GT Ander Arana/ Arkaitz Kobeaga Peugeot 309 GTI 16V Iñaki Martitegi/ Josu Barrueta Renault Clio Sport Iban Orbe/ Jonathan Zabala. Renault Clio Williams Enrique Gomez/ Leire Gomez. Renault Clio Sport Aitor Irazabal/ Ander Bikandi. BMW 325i Ander Barainka/ Asier Korta. Peugeot 106 S16 Peru Urkidi/ [...]

Busturialdeko Hitza

Bertsolari txapelketako bigarren kanporaketa jokatuko du Ajuriak domekan

Joan den asteburuan Bizkaiko Bertsolari Txapelketako lehenengo saioa Berriatuan jokatu ostean, Balmasedan izango dute hurrengo hitzordua bertsozaleek. Domekan jokatuko da bigarren kanporaketa Enkarterrietako herri horretan, 17:30ean, eta Busturialdeko ...

Busturialdeko Hitza

‘Izurdia’ atunontziak tiroka piraten erasoarengandik alde egitea lortu du

Indiako ozeanoan, nazioarteko uretan zela, piratek eraso egin zioten Bermeoko Atunsa enpresako Izurdia atunontziari, atzo arratsaldean. Atunontzia Somaliako kostaldetik 290 miliara zegoela azaldu dute, Mogadiscio parean, hain zuzen be. Adierazitakoaren...

Bermeoko Hitza

“Arrakasta handia” izan dute Hegaztien Eguneko jarduerek

Urdaibai Bird Centerrek jakinarazi duenez, joan den domekan ehunka lagun bildu ziren Gautegiz Arteagako zentroan, Hegaztien Egunaren harira antolatutako jardueretan.Parte hartzea handia izan zela eta, “arrakasta handia” izan dela adierazi d...

Busturialdeko Hitza

Goi-Zaleren ibilaldi neurtua urriaren 21ean izango da

Goi-Zale mendi taldearen ibilaldi neurtuan parte hartu gura dutenek urriaren 21ean daukate hitzordua. Aurtengoa Gernika-Lumoko taldeak antolatzen duen XXXV. ibilaldi neurtua izango da; urteurren borobila izango da, beraz, 2012koa. 08:00etan elkartuko d...

Busturialdeko Hitza
Gehiago