‘Izurdia’ atunontziak tiroka piraten erasoarengandik alde egitea lortu du
Indiako ozeanoan, nazioarteko uretan zela, piratek eraso egin zioten Bermeoko Atunsa enpresako Izurdia atunontziari, atzo arratsaldean. Atunontzia Somaliako kostaldetik 290 miliara zegoela azaldu dute, Mogadiscio parean, hain zuzen be. Adierazitakoaren...
Indiako ozeanoan, nazioarteko uretan zela, piratek eraso egin zioten Bermeoko Atunsa enpresako Izurdia atunontziari, atzo arratsaldean. Atunontzia Somaliako kostaldetik 290 miliara zegoela azaldu dute, Mogadiscio parean, hain zuzen be.
Adierazitakoaren arabera, bertako arratsaldeko zazpiak inguruan eraso egin zioten gizon armatu batzuek. Atunontzian zihoazen segurtasunerako guardek airera tiro egin zuten eta erasotzaileak uxatu zituzten.