Goi-Zaleren ibilaldi neurtua urriaren 21ean izango da
Goi-Zale mendi taldearen ibilaldi neurtuan parte hartu gura dutenek urriaren 21ean daukate hitzordua. Aurtengoa Gernika-Lumoko taldeak antolatzen duen XXXV. ibilaldi neurtua izango da; urteurren borobila izango da, beraz, 2012koa. 08:00etan elkartuko d...
Goi-Zale mendi taldearen ibilaldi neurtuan parte hartu gura dutenek urriaren 21ean daukate hitzordua. Aurtengoa Gernika-Lumoko taldeak antolatzen duen XXXV. ibilaldi neurtua izango da; urteurren borobila izango da, beraz, 2012koa.
08:00etan elkartuko dira mendizaleak Goi-Zaleren egoitzan, Gernika-Lumon, eta ondokoa izango dute ibilbidea: Goi-Zaleren egoitza-kaltzada erromanikoa-Lumo-Amilla (San Martin), Gañaga (322m)-Goiko errota-Metxika-Artza bidea-Urrutxurriña-Matza Matzarre (hamaiketakoa)-Karabizurieta (313m)-Malluku- Apraiz-Altamira-butano biltegia-Baserri Maitea-Armotxerri-Dondiz-Goi-Zaleren egoitza. Guztira, 24,5 kilometro egingo dituzte mendizaleek, eta Matza-matzarren izango dituzte kontrola eta anoa.
Izena ematea doakoa dela jakinarazi du Goi-Zale mendi taldeak, eta ez da beharrezkoa aldez aurretik egitea, egun berean be eman ahalko baita izena, mendi taldearen egoitzan bertan (Pedro Elejalde, 8), 07:30etik 08:00etara. Aldez aurretik izena eman gura duenak martitzen edo eguenetan joan beharko du Goi-Zalera, 20:00etatik 21:30era. goizale@goizale.com helbidera mezu bat igorrita be egin ahalko da inskripzioa.