“Arrakasta handia” izan dute Hegaztien Eguneko jarduerek
Urdaibai Bird Centerrek jakinarazi duenez, joan den domekan ehunka lagun bildu ziren Gautegiz Arteagako zentroan, Hegaztien Egunaren harira antolatutako jardueretan.Parte hartzea handia izan zela eta, “arrakasta handia” izan dela adierazi d...
Urdaibai Bird Centerrek jakinarazi duenez, joan den domekan ehunka lagun bildu ziren Gautegiz Arteagako zentroan, Hegaztien Egunaren harira antolatutako jardueretan.Parte hartzea handia izan zela eta, “arrakasta handia” izan dela adierazi dute.
Ate irekien eguna egin zuten domekan. Aranzadi zientzia elkarteko kideek gidatu zuten bisita. Zentroa bera ezagutzeaz gain, hegazti migratorioen inguruko azalpenak jaso zituzten bertaratutakoek, zuzenean ikusiz hegaztietako asko.