Rafa Atekak eta Igor Zatikak irabazi dute Gernika-Lumoko rallya
Rafa Atekak eta Igor Zatikak Gernika-Lumoko XIX. BBK Rallya irabazi zuten asteburuan. Azkenaldian lasterketetan parte hartu barik ibili ostean, Mungiako gidaria eta Lea-Artibako kopilotoa ezin hobeto bueltatu dira lehiaketara. Irabazleek 53 minutu eta 11 segundu behar izan zituzten rallyaren 88 kilometroak amaitzeko. Xabier Lujua eta Jesus Estrada sailkapenaren buruan egon ziren seigarren tartera arte, baina bidetik irten ziren, denbora asko galduz. Halanda be, bederatzigarren postuan sailkatzea lortu zuten, Euskadiko Txapelketaren buruan jarraituz. Txapelketa amaitzeko lasterketa bakarra falta da. Bigarren postuan irabazleengandik 34 segundura, Txus Jaio eta Jesus Urkidi sailkatu ziren. Markinarrek lasterketa edarra egin zuten, eta Formula Libreen mailan irabazteaz gain, sailkapen nagusiko bigarren postua eskuratu zuten. Hirugarren denborarik onena, bestalde, Roland Holkek eta Yago Fuentesek egin zuten. Gernika-Lumokoa Rally gogorra izan zen gidarientzat eta kopilotoentzat. Lasterketa hasi zuten 61 kotxeetatik 32k bakarrik lortu zuten amaitzea. Irabazleak mailaz maila Seigarren maila: Roland Holke eta Yago Fuentes Bosgarren maila:Rafa Ateka eta Igor Zatika Laugarren maila: Jorge Rodriguez eta Asier Arrillaga Hirugarren maila: Xabier Alustiza eta Xabier Altube Bigarren maila: Jesus Perez eta Alejandro Perez Lehen maila: Lander Mella eta Ibai Etxebarria Formula Libre maila: Txus Jaio eta Jesus Urkidi Junio maila: Aitor Saizar eta Gorka Aginaga
Rafa Atekak eta Igor Zatikak Gernika-Lumoko XIX. BBK Rallya irabazi zuten asteburuan. Azkenaldian lasterketetan parte hartu barik ibili ostean, Mungiako gidaria eta Lea-Artibako kopilotoa ezin hobeto bueltatu dira lehiaketara. Irabazleek 53 minutu eta 11 segundu behar izan zituzten rallyaren 88 kilometroak amaitzeko.
Xabier Lujua eta Jesus Estrada sailkapenaren buruan egon ziren seigarren tartera arte, baina bidetik irten ziren, denbora asko galduz. Halanda be, bederatzigarren postuan sailkatzea lortu zuten, Euskadiko Txapelketaren buruan jarraituz. Txapelketa amaitzeko lasterketa bakarra falta da.
Bigarren postuan irabazleengandik 34 segundura, Txus Jaio eta Jesus Urkidi sailkatu ziren. Markinarrek lasterketa edarra egin zuten, eta Formula Libreen mailan irabazteaz gain, sailkapen nagusiko bigarren postua eskuratu zuten. Hirugarren denborarik onena, bestalde, Roland Holkek eta Yago Fuentesek egin zuten.
Gernika-Lumokoa Rally gogorra izan zen gidarientzat eta kopilotoentzat. Lasterketa hasi zuten 61 kotxeetatik 32k bakarrik lortu zuten amaitzea.
Irabazleak mailaz maila
- Seigarren maila: Roland Holke eta Yago Fuentes
- Bosgarren maila:Rafa Ateka eta Igor Zatika
- Laugarren maila: Jorge Rodriguez eta Asier Arrillaga
- Hirugarren maila: Xabier Alustiza eta Xabier Altube
- Bigarren maila: Jesus Perez eta Alejandro Perez
- Lehen maila: Lander Mella eta Ibai Etxebarria
- Formula Libre maila: Txus Jaio eta Jesus Urkidi
- Junio maila: Aitor Saizar eta Gorka Aginaga










