Herritarren arteko herri kirolak egingo dituzte domekan Morgan
Udalak antolatuta, domekan herritarren arteko herri kirolak egingo dituzte Morgan. 10:00etan hasiko dira herritarrak lehiarik bako norgehiagokan. Udalak parte hartzeko deia egin du: “kirol apur bat eta une polit bat pasatu gura izanez gero, erdu ...
Udalak antolatuta, domekan herritarren arteko herri kirolak egingo dituzte Morgan. 10:00etan hasiko dira herritarrak lehiarik bako norgehiagokan. Udalak parte hartzeko deia egin du: “kirol apur bat eta une polit bat pasatu gura izanez gero, erdu Andra Mariko frontoira 10:00etan”.
Gozamena bermatuta egongo da, herri kirolak bakarrik ez, pintxo-pote eguna be egingo baitute domekan Morgan. Taberna ibiltaria taldea ariko da tabernaz taberna, giroa alaitzen.