Albisteak

Astraren oraina eta geroa izango dute berbagai, bihar

Astra eraikina eraberrituta, orainaz eta geroaz hitz egiteko solasaldia antolatu dute Bake-Leku Txokoak eta Kultur Etxeak. Hain zuzen, herritarren zalantzak argitzeko asmoz batuko dira Astra Koordinadorako hiru kide, 20:00etan Elai-Alai aretoan. Astra ...

Gernika-Lumoko Hitza

Kontainer bik eta auto batek su hartu dute Gernika-Lumon

Ertzaintzak jakinarazi duenez, gaur goizaldeko 01:00ak inguruan Gernika-Lumoko Don Tello kaleko 29 atariaren parean kontainer bik su hartu dute; horren ondorioz, gainera, horien aldamenean zegoen auto batek be su hartu du. Dena den, ez da kalte handiri...

Gernika-Lumoko Hitza

80 urte bete dituzten elantxobetarrak omendu dituzte

Elkarregaz bazkaltzeko aukera eduki dute Elantxobeko hirugarren adinekoen elkartekoek joan den asteburuan. Herrian bertan hildakoen aldeko meza entzun ondoren, Ereñon bazkaldu zuten hainbat lagunek. Aurten 80 urte bete dituztenak omentzeko tartea be e...

Busturialdeko Hitza

Eguenean amaituko da azken astelenehean txosna jartzeko eskaria aurkezteko epea

Urriko Azken Asteleheneko azokan txosna ipini nahi duten taldeek eguena dute eskaera egiteko azken eguna. Udaletik zehaztu dutenez, indarrean dagoen araudiaren arabera eratutako eta Eusko Jaurlaritzaren Erregistroan izena emandako kultur, kirol, jolas...

Busturialdeko Hitza

Eleizaldeko etxebizitzak «prezio baxuan» alokatzeko aukera dago

Ereñoko Udalak herrian prezio eskuragarriko etxebizitzak izatea gurau du; hori horrela, Eleizalde auzoko UE9an eraikitako 24 etxebizitzetako 6 alokairuan jartzeko prozedura martxan jarri du. Interesatuak «prezio baxuan» eskuratu ahalko du etxebizitz...

Gautegiz Arteagako Hitza

Autogobernua defendatu du Patxi Lopezek Gernika-Lumoko arbolapean

Patxi Lopez PSE-EEko lehendakarigaiak Euskadiko autogobernuaren defentsa egin du, Gernika-Lumoko arbolapean. Lopezek PSE-EEko kideen babespean azaldu duenez, autogobernua defendatzeko konpromisoa hartu du alderdi politikoak, “subiranotasun abenturak” martxan jarri gura dituzten horien aurrean. Lehendakarigaiaren ustez, autogobernuak aurrerapen sozialak ekarri ditu Euskadira, eta horrenbestez, ezinbesteko tresna izango da etorkizunean be. Lopezek Euskadiren pluraltasuna be izan du berbagai, gaur goizean. Dioenez, “identitate nazional desbardina izan arren, guztiok gara euskaldunak”. Hala, eskubide bardinak dituzten herritar desbardinen arteko itun bat aldarrikatzen du PSE-EEk. “Ezetz esaten diegu subiranisten menpekotasun itunei” nabarmendu zuen. Gauzak horrela, alderdi politiko abertzaleen kontra egin du lehendakarigaiak.  “Nahikoa da”, esan du, “demokrazia aldarrikatzen dugu subiranotasun abenturen aurrean”. Hala, “independentzia gura dutenek”, argi esan dezatela eskatu du. “Norbaitek mugak jarri gura baditu esan dezala, baina PSE-EEk ez du horren alde egingo” ohartarazi die alderdi abertzaleei.

Busturialdeko Hitza

Bermeo aukeratu du Osakidetzak gripearen aurkako txertoaren sustapena egiteko

Osakidetzak, Bermeoko Gizarte Ongizaterako Udal Patronatuarekin elkarlanean, gripearen aurkako txertoa sustatzeko informazio kanpaina abiarazi dute. Bermeoz gain, Etxebarrin be egingo dutela jakinarazi dute. Kanpaina barria 64 urtetik gorakoei eta gaix...

Bermeoko Hitza
Gehiago