18:00etan hasiko da Gernika-Lumoko XIX. BBK Rallya
Egun bakarrean barik, egun bitan izango da aurten Gernika-Lumoko XIX. BBK Rallya. Guztira, 66 autok parte hartuko dute, iaz baino bost auto gutxiagok. Gidari horietatik hamazazpi Lea-Artibaikoak eta Busturialdekoak izango dira. Lehenengo parte hartzailea 18:00etan aterako da, Artekaletik. Minutuz minutu abiatuko dira gainontzekoak. Lasterketak, guztira, 226 kilometro izango ditu, eta 87,88 erlojupekoak izango dira. Erlojupeko bost tarte izango ditu, eta birritan igaro beharko dira tarte bakoitzetik: Gernika-Lumo-Gernika-Lumo (6,40 km), Munitibar-Urrutxua-Zugastieta (16,45 km), Olabarri-Gernika-Lumo (6,80 km), Ajangiz-Ibartxu-Arratzu (8,49 km)eta Belendiz-Nabarniz (5,80 km). Gernika-Lumoko tartea izango da lehena, eta bukatutakoan, Artekaleko parke itxira joan beharko dute, bertan autoak uzteko. Bihar ekingo diote Gernika-Lumoko XIX. BBK Rallyko bigarren etapari, 08:30ean hasita. Goizean, Munitibar-Urrutxua-Zugastieta eta Olabarri-Gernika-Lumo tarteak egin beharko dituzte parte hartzaileek. Azken txanpa zapatu arratsaldean egin beharko dute. 13:58ean irtengo du lehenak Artekaletik, Ajangiz-Ibartxu-Arratzu eta Belendiz-Nabarniz tarteak egiteko. Lasterketa bukatuta, 20:30ean sari banaketa egingo dute, Foru plazan. Lea-Artibaiko eta Busturialdeko gidariak Busturialdea Ander Learreta/ Ivan Muñoz. Nissan 350 GT Ander Arana/ Arkaitz Kobeaga Peugeot 309 GTI 16V Iñaki Martitegi/ Josu Barrueta Renault Clio Sport Iban Orbe/ Jonathan Zabala. Renault Clio Williams Enrique Gomez/ Leire Gomez. Renault Clio Sport Aitor Irazabal/ Ander Bikandi. BMW 325i Ander Barainka/ Asier Korta. Peugeot 106 S16 Peru Urkidi/ [...]
Egun bakarrean barik, egun bitan izango da aurten Gernika-Lumoko XIX. BBK Rallya. Guztira, 66 autok parte hartuko dute, iaz baino bost auto gutxiagok. Gidari horietatik hamazazpi Lea-Artibaikoak eta Busturialdekoak izango dira. Lehenengo parte hartzailea 18:00etan aterako da, Artekaletik. Minutuz minutu abiatuko dira gainontzekoak.
Lasterketak, guztira, 226 kilometro izango ditu, eta 87,88 erlojupekoak izango dira. Erlojupeko bost tarte izango ditu, eta birritan igaro beharko dira tarte bakoitzetik: Gernika-Lumo-Gernika-Lumo (6,40 km), Munitibar-Urrutxua-Zugastieta (16,45 km), Olabarri-Gernika-Lumo (6,80 km), Ajangiz-Ibartxu-Arratzu (8,49 km)eta Belendiz-Nabarniz (5,80 km).
Gernika-Lumoko tartea izango da lehena, eta bukatutakoan, Artekaleko parke itxira joan beharko dute, bertan autoak uzteko. Bihar ekingo diote Gernika-Lumoko XIX. BBK Rallyko bigarren etapari, 08:30ean hasita. Goizean, Munitibar-Urrutxua-Zugastieta eta Olabarri-Gernika-Lumo tarteak egin beharko dituzte parte hartzaileek. Azken txanpa zapatu arratsaldean egin beharko dute. 13:58ean irtengo du lehenak Artekaletik, Ajangiz-Ibartxu-Arratzu eta Belendiz-Nabarniz tarteak egiteko. Lasterketa bukatuta, 20:30ean sari banaketa egingo dute, Foru plazan.
Lea-Artibaiko eta Busturialdeko gidariak
Busturialdea
Ander Learreta/ Ivan Muñoz. Nissan 350 GT
Ander Arana/ Arkaitz Kobeaga
Peugeot 309 GTI 16V
Iñaki Martitegi/ Josu Barrueta
Renault Clio Sport
Iban Orbe/ Jonathan Zabala. Renault Clio Williams
Enrique Gomez/ Leire Gomez. Renault Clio Sport
Aitor Irazabal/ Ander Bikandi. BMW 325i
Ander Barainka/ Asier Korta. Peugeot 106 S16
Peru Urkidi/ Koldo Ugalde. Citroen Saxo VTS
Mikel Intxausti/ Beñat Apraiz. Peugeot 205 GTI
Julen Sarrionaindia/ Asier Landa. Renault 5 GT Turbo
Ioritz Abaroa.
Peugeot 309 GTI 8V
Lea-Artibai
Txus Jaio/ Jesus Urkidi.
BMW 320i
Gorka Antxustegi/ Xabat Urresti.
Peugeot 205 Rallye
Aitor Saizar/ Gorka Aginaga. Fiat Abarth Punto
Jon Erezuma/ Julen Bilbao. BMW 320i
Ander Txakartegi/ Oihane Ituarte.
Citroen Saxo VTS
Jose Javier Aguinaga/ Ion Ugaldebere.
Seat 124 FL
Sariak:
Scratch sariak
- Garaikurra gidari eta kopilotuari.
- Garaikurra gidari eta kopilotuari.
- Garaikurra gidari eta kopilotuari.
Klaseak
- Garaikurra gidari eta kopilotuari.
Junior
- Garaikurra.