Albisteak

Jai Alai frontoian egingo du Herrirak urtarrilaren 12ra begirako lehen ekimen kulturala

Urtarrilaren 12an Bilbon egingo duten manifestazioari begira, kultur arloko ekimen bereziak antolatu ditu Herrira mugimenduak. Lau ekimen berezi egingo dituzte, eta horietako lehena Gernika-Lumon egingo dute, azaroaren 18an. 18:00etatik aurrera, eta Go...

Gernika-Lumoko Hitza

Gaur abiarazi dute Mundakan olioa birziklatzeko sentsibilizazio kanpaina

Mundakako Udalak etxeetan erabilitako olioaren birziklapena bultzatzeko kanpaina abiarazi du gaur bertan. Sentsibilizazio eta kontzientziazio kanpaina dela adierazi dute eta Lehen Hezkuntzako (L.H.) ikasleei zuzendutakoa da. Batu egin laranjetan lelope...

Busturiako Hitza

Aurraitz, Ajangizko olerkaria

36ko gerraren aurretik eta ondoren idatzi duten euskal poeta bakanetako bat izan zen Balendin Aurre Apraiz. 1912ko azaroaren 3an jaioa, mende bat bete zen joan den zapatuan Ajangizko Mendieta-Agerre baserriko semea sortu zenetik. 2007ko apirilaren 7an hil zen, euskal kulturari ekarpen handia egin ondoren. Ekin astekarian jarduen zuen gerra aurretik, bere sorterriko albisteak jorratuz. Gudari izan zen gerra sasoian, eta 1937ko ekainean zauritu egin zuten, Artxanda defendatzen ari zela. Egun batzuk geroago, zaurietatik sendatzen ari zela, Basurtuko ospitalean atxilotu zuten faxistek. Une latzak ziren kartzelakoak, eta olerkiak idatziz husten zuen barrua. 1940an askatu zuten, eta baserriko lanari ekin zion, beti be, irakurtzeari eta idazteari erabat utzi gabe. Euzkadin, Euzko Gogoan eta beste hainbat aldizkaritan argitaratu zituen bere olerkiak, eta 50eko hamarkadan Olerti eta Karmel aldizkarietara hurreratu zen. 1958an Venezuelara joan zen, eta 1964an itzuli zen Euskal Herrira. Urte horietan Errimiña poema sorta eta Ekaitza poema idatzi zituen, Rabindranath Tagoreren Txitra eta Txori galduak euskaratzeaz gain. Olerkaria izan arren, prosan ere hainbat lan egin zituen. Hasieran ezizen asko erabili zituen Aurre Apraizek bere olerkiak aldizkarietan argitaratzeko: Mendi-bide, Agerreko Balendin, Balendin Agerreko, Aurraitz… Azkeneko hori hobetsi zuen gerora. Olerti eta Karmel aldizkarien inguruko karmeldarren eta gainerako idazle batzuen adiskide min egin zen [...]

Busturialdeko Hitza

Ereñozarko gazteluaren ikerketagaz jarraitzeko akordioa sinatu dute

Duela zenbait urte hasitako lanari jarraipena emate aldera, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Ereñoko Udalak Ereñozar mendiko gazteluaren indusketaren ikerketa zientifikoa egiteko hitzarmen bat sinatu dute. Zehaztu dutenez, izenpetutakoari esker, «eraikun...

Busturialdeko Hitza

Errenteriako bidegurutzean segurtasuna hobetu gura du udalak

Errenteriatik Ajangizerako bidegurutzean segurtasuna hobetu gura du Gernika-Lumoko udalak, eta inguru horretan ibilgailuak astiroago joateko neurriak hartu gura ditu. Hala, inguru horretan hobekuntzak egiteko baimena eskatu dio Bizkaiko Foru Aldundiari, eta erantzunaren zain dira oraindik. Proiektua, baina, oraindik zehaztu barik du udalak, “erantzuna jasotzen dugunean pentsatuko dugu hobekuntza horiek nola egin daitezkeen”, zehaztu du Jose Mari Gorroño alkateak. Errenteriako gurutzea be lekuz aldatu gura du udalak: “Konponduta dagoenean, gorago ipini gura dugu”; hala, ondasun hori babestuago egongo dela uste du Gorroñok. Gaur gaurkoz, joan den urtean kamioi batek aurretik eroan zuen gurutze historiko hori konpontzen eta berreskuratzen ari dira, eta urtarril amaierarako berreskuratuta egotea espero du udalak. Gurutzearen aurrekontua 36.203,23 eurokoa dela esan du Gorroñok; “aseguru etxeak ordaindu beharrekoa be jaso du udalak”.  

Gernika-Lumoko Hitza

Herri Asanblada egingo du Ezker Abertzaleak eguenean

Gernika-Lumoko Ezker Abertzaleak beste herri asanblada bat egingo du. Eguenean izango da hori, azaroaren 8an, 19:00etatik aurerra, Harizpe txokoan. Bertan, hauteskundeen balorazioa eta Sorturen eratze prozesua izango dituzte aztergai.

Gernika-Lumoko Hitza

Halloweenik «onenetarikoa» izan da bosgarrena

Bosgarren Halloween Metal Fest jaialdiak emon duenarekin «izugarri pozik» geratu dira Spookypheria Productions elkarteko kideak. «Ziurrenik, aurtengoa kalitate zein kantitate aldetik onenetarikoa izan da», azaldu dute. Bermeoko Kafe Antzokia bete e...

Bermeoko Hitza

Astra hutsa altzariz betetzen

Astra Kulturarako fabrika sozialaren kanpoaldeko eraberritze lanak bukatuta, barrua janzteari ekin diote Astra Koordinadorako kideek, bertoko herritarrekin elkarlanean. Auzolanaren bitartez egiten ari dira; hain zuzen be, Todo por la Praxis talde madri...

Gernika-Lumoko Hitza

Play-off postuetan sartu da Bermeo Futbol Taldea

Hirugarren  mailako zenbait taldek, horien artean Bermeok, ligako hamaikagarren jardunaldiaren partidak jokatu zituzten atzo. Bermeok 0-1 irabazi zion Balmasedari, play off postuetan sartuz. Jardunaldiko partida gehienak jokatzea falta arren, bertokoe...

Busturialdeko Hitza
Gehiago