Ereñozarko gazteluaren ikerketagaz jarraitzeko akordioa sinatu dute
Duela zenbait urte hasitako lanari jarraipena emate aldera, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Ereñoko Udalak Ereñozar mendiko gazteluaren indusketaren ikerketa zientifikoa egiteko hitzarmen bat sinatu dute. Zehaztu dutenez, izenpetutakoari esker, «eraikun...
Duela zenbait urte hasitako lanari jarraipena emate aldera, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Ereñoko Udalak Ereñozar mendiko gazteluaren indusketaren ikerketa zientifikoa egiteko hitzarmen bat sinatu dute. Zehaztu dutenez, izenpetutakoari esker, «eraikuntzari buruzko I+G+b ikerketa arkeologikoa» egingo dute. Hori eginda, ingurua leheneratzeko, kontserbatzeko eta balioesteko neurriak hartzea da helburua.
66.325 euroko aurrekontua ezarri dute denetara. Batetik, ingurua indusketa arkeologiko baten bitartez ikertuko dute, gerora 2012ko kanpainan leheneratutako materialen inbentarioa eta analisia egiteko. Horrez gain, jarduneko kanpainan zein aurrekoetan egindako «lan guztiei buruzko amaierako oroitidazki zientifikoa» egingo dutela jasotzen du akordioak. Idatzia «Kobie aldizkariaren Bizkaiko indusketa arkeologikoen seriearen barruan» argitaratuko dute.