Bosgarren Halloween Metal Fest jaialdiak emon duenarekin «izugarri pozik» geratu dira Spookypheria Productions elkarteko kideak. «Ziurrenik, aurtengoa kalitate zein kantitate aldetik onenetarikoa izan da», azaldu dute.
Bermeoko Kafe Antzokia bete e...
Bosgarren Halloween Metal Fest jaialdiak emon duenarekin «izugarri pozik» geratu dira Spookypheria Productions elkarteko kideak. «Ziurrenik, aurtengoa kalitate zein kantitate aldetik onenetarikoa izan da», azaldu dute.

Bermeoko Kafe Antzokia bete ez bazuten be, 200 lagun inguru bertaratu zirela jakinarazi dute Spookypheriakoek. Bermeotarrez gain, kanpotik etorritakoak be hainbat izan zirela zehaztu dute. Bullets Of Misery gernikarrak, OST bermeotarrak eta Vita Imana madrildarrak izan ziren agertoki gainean eta «egundoko kontzertuak eskaini zituzten hirurak».
Mozorro «gutxi»
Mozorrotuta joateko deialdia egin zuten antolatzaileek eta «batzuk animatu baziren be, ez zirela larregi izan» gaineratu dute. Mozorrotuta agertu zirenen artean, zoombiak izan ziren arrakastatsuenak.
Antolatzaileek eskerrak emon gura dizkiete jaialdia egitea posible egiten duten guztiei eta datorren urtera begira barriro antolatzeko prest agertu dira.