Jai Alai frontoian egingo du Herrirak urtarrilaren 12ra begirako lehen ekimen kulturala
Urtarrilaren 12an Bilbon egingo duten manifestazioari begira, kultur arloko ekimen bereziak antolatu ditu Herrira mugimenduak. Lau ekimen berezi egingo dituzte, eta horietako lehena Gernika-Lumon egingo dute, azaroaren 18an. 18:00etatik aurrera, eta Go...
Urtarrilaren 12an Bilbon egingo duten manifestazioari begira, kultur arloko ekimen bereziak antolatu ditu Herrira mugimenduak. Lau ekimen berezi egingo dituzte, eta horietako lehena Gernika-Lumon egingo dute, azaroaren 18an. 18:00etatik aurrera, eta Gotzon Barandiaran idazleak egindako gidoiari jarraituz, kultura arloko hainbat lagun batuko ditu Jai Alai pilotalekuak. Joseba Sarrionaindia euskal iheslari eta idazleak egindako olerkia entzun ahal izango dute herritarrek, Hertzainak taldeko kide ohi Josu Zabalak jarritako musikarekin. Olerkia katuan entzungo da Gernika-Lumoko ekitaldia, eta Zabalarekin batera izango dira Petti, Txuma Murugarren, Uxue Alberdi eta Gose taldeko Ines Osinaga.
Ekitaldirako sarrerak salgai ipiniko dituzte, 6 eurotan. Gernika-Lumon, Aterpe, Arrano, Lagun-Etxea, Ipar, Ospa, Auzokoa eta Bake Eder tabernetan eskuratu ahal izango dira, baita kultur etxean be. Bermeon, barriz, Bolatoki tabernan izango dira salgai. Sarrekin batzen duten dirua euskal presoak laguntzera bideratuko du Herrirak.
Era berean, ekitaldiaren aurkezpena egingo duen bideoa be grabatu dute. Herritarren laguntzaz gain, Gorka Bilbao arduratu da errealizazioaz eta argazkiekin, Oier Plazak gidoia egin du, Audience taldeko Hannot Mintegiak be bere ekarpena egin du zuzendaritza lanetan, eta herriko hainbat musikarik parte hartu dute abestia. Bideo hori datozen egunetan ipiniko dute ikusgai.