Play-off postuetan sartu da Bermeo Futbol Taldea
Hirugarren mailako zenbait taldek, horien artean Bermeok, ligako hamaikagarren jardunaldiaren partidak jokatu zituzten atzo. Bermeok 0-1 irabazi zion Balmasedari, play off postuetan sartuz. Jardunaldiko partida gehienak jokatzea falta arren, bertokoe...
Hirugarren mailako zenbait taldek, horien artean Bermeok, ligako hamaikagarren jardunaldiaren partidak jokatu zituzten atzo. Bermeok 0-1 irabazi zion Balmasedari, play off postuetan sartuz.
Jardunaldiko partida gehienak jokatzea falta arren, bertokoek gutxienez postu bat egingo dute gora. Hala, bostgarren postutik laugarrenera egingo lukete salto bermeotarrek egoerarik txarrenean.
Hin zuzen, Zallaren kaltetan egingo du gora sailkapenean Bermeok. Zallarrek bardindu egin zuten atzo, eta jardunaldia hasi aurretik bi taldeen artean puntu bakarreko aldea zegoenez, bertokoak play-off postuetan sartuko dira.
Bost partida irabazita eta sei bardinduta, Bermeo eroso dago sailkapenaren goikaldean, 21 puntugaz. Leioa liderrak 22 puntu ditu, baina partida bat gutxiago jokatu du.