
Bizkaiko Bertsolari Txapelketako azken kanporaketa saioa jokatu ostean, erabakita geratu da zeintzu bertsolari izango diren finalaurrekoetan. Hain zuzen, Busturialdeko bi ordezkari egongo dira fase horretan, Onintza Enbeita muxikarra 2010eko finalista izateagatik eta Ibon Ajuria gernikarra kanporaketa faseko saio batean nagusitzeagatik.
Asteburuan Zornotzako Zelaieta zentroan jokatutako saioan Oihana Bartrak eskuratu du finalaurreetarako zuzeneko azken txartela. Harekin batera Julen Erezuma egon zen oholtza gainean. Gernikarra bigarren sailkatu zen.
Zornotzako sailkapena:
- Oihana Bartra: 409 puntu.
- Julen Erezuma: 386 puntu.
- Unai Ormaetxea: 354 puntu.
- Aitor Arrutia: 352 puntu.
- Josu Gotzon: 310,5 puntu.
- Asier Legarreta: 298,5 puntu.
2010ko finalista izateagatik finalaurrekoetan egongo diren bertsolariak:
- Arkaitz Estiballes
- Etxahun Lekue
- Jone Uria
- Onintza Enbeita
- Eneko Abasolo Abarkas
- Peio Ormazabal
- Beñat Ugartetxea
- Miren Amuriza
Kanporaketetako irabazleak:
- Iratxe Ibarra
- Ibon Ajuria
- Fredi Paia
- Igor Elortza
- Oihana Bartra
Puntuazinoaren arabera:
- Gorka Ostolaza
- Gorka Lazkano
- Arrate Illaro
- Joseba Artza
- Iñaki Iturriotz