Astra hutsa altzariz betetzen
Astra Kulturarako fabrika sozialaren kanpoaldeko eraberritze lanak bukatuta, barrua janzteari ekin diote Astra Koordinadorako kideek, bertoko herritarrekin elkarlanean. Auzolanaren bitartez egiten ari dira; hain zuzen be, Todo por la Praxis talde madri...
Astra Kulturarako fabrika sozialaren kanpoaldeko eraberritze lanak bukatuta, barrua janzteari ekin diote Astra Koordinadorako kideek, bertoko herritarrekin elkarlanean. Auzolanaren bitartez egiten ari dira; hain zuzen be, Todo por la Praxis talde madrildarrak emondako tailerren bitartez. Asteburuan hasitako lanak eguaztenean bukatuko dituzte; bitartean, egunero zortzi orduz ariko dira beharrean. Hala, guztiek batera, zenbait altzari egingo dituztela azaldu dute; horma mugikor bat eta eszenario txiki bat, besteak beste.