Gaur abiarazi dute Mundakan olioa birziklatzeko sentsibilizazio kanpaina
Mundakako Udalak etxeetan erabilitako olioaren birziklapena bultzatzeko kanpaina abiarazi du gaur bertan. Sentsibilizazio eta kontzientziazio kanpaina dela adierazi dute eta Lehen Hezkuntzako (L.H.) ikasleei zuzendutakoa da. Batu egin laranjetan lelope...
Mundakako Udalak etxeetan erabilitako olioaren birziklapena bultzatzeko kanpaina abiarazi du gaur bertan. Sentsibilizazio eta kontzientziazio kanpaina dela adierazi dute eta Lehen Hezkuntzako (L.H.) ikasleei zuzendutakoa da.
Batu egin laranjetan lelopean, udalak martxan ipinitako kanpainak erabilitako olioaren birziklapena du gai nagusitzat. Lehenengo eguna izanda, etxeko olioa batzeko herrian dauden edukiontzietan heliozko puxikak ipini dituzte, «horien kokapena agerian utzi asmoz».
Bestalde, Rafrinorrek, erabilitako olioa kudeatzeaz arduratzen den enpresako ordezkari bat Mundakako eskolara hurbildu da eta hirugarren eta seigarren maila arteko ikasleei «birziklapenean guztion inplikazioak duen garrantzia» azaltzen ari zaie. Informazio liburuxkak be bananduko dizkiete. Gainera, liburuxka horiek herriko beste zenbait lekutan be utziko dituztela jakinarazi dute kanpainaren hedapena zabaltzeko.