Errenteriako bidegurutzean segurtasuna hobetu gura du udalak
Errenteriatik Ajangizerako bidegurutzean segurtasuna hobetu gura du Gernika-Lumoko udalak, eta inguru horretan ibilgailuak astiroago joateko neurriak hartu gura ditu. Hala, inguru horretan hobekuntzak egiteko baimena eskatu dio Bizkaiko Foru Aldundiari, eta erantzunaren zain dira oraindik. Proiektua, baina, oraindik zehaztu barik du udalak, “erantzuna jasotzen dugunean pentsatuko dugu hobekuntza horiek nola egin daitezkeen”, zehaztu du Jose Mari Gorroño alkateak. Errenteriako gurutzea be lekuz aldatu gura du udalak: “Konponduta dagoenean, gorago ipini gura dugu”; hala, ondasun hori babestuago egongo dela uste du Gorroñok. Gaur gaurkoz, joan den urtean kamioi batek aurretik eroan zuen gurutze historiko hori konpontzen eta berreskuratzen ari dira, eta urtarril amaierarako berreskuratuta egotea espero du udalak. Gurutzearen aurrekontua 36.203,23 eurokoa dela esan du Gorroñok; “aseguru etxeak ordaindu beharrekoa be jaso du udalak”.
Errenteriatik Ajangizerako bidegurutzean segurtasuna hobetu gura du Gernika-Lumoko udalak, eta inguru horretan ibilgailuak astiroago joateko neurriak hartu gura ditu. Hala, inguru horretan hobekuntzak egiteko baimena eskatu dio Bizkaiko Foru Aldundiari, eta erantzunaren zain dira oraindik. Proiektua, baina, oraindik zehaztu barik du udalak, “erantzuna jasotzen dugunean pentsatuko dugu hobekuntza horiek nola egin daitezkeen”, zehaztu du Jose Mari Gorroño alkateak.
Errenteriako gurutzea be lekuz aldatu gura du udalak: “Konponduta dagoenean, gorago ipini gura dugu”; hala, ondasun hori babestuago egongo dela uste du Gorroñok. Gaur gaurkoz, joan den urtean kamioi batek aurretik eroan zuen gurutze historiko hori konpontzen eta berreskuratzen ari dira, eta urtarril amaierarako berreskuratuta egotea espero du udalak. Gurutzearen aurrekontua 36.203,23 eurokoa dela esan du Gorroñok; “aseguru etxeak ordaindu beharrekoa be jaso du udalak”.