Kostaren eta Itsasoaren Espainiako Zuzendaritza Nagusiak 30 uteko kontzesioa onartu dio Murueta Ontziolari, baina legezkotasuna "egiaztatu barik" dituzten lur orubeak eta handitzeak "handik kanpo" utzi ditu. Ebazpenak itsas-lehorreko jabari publikoa berreskuratzeko prozedurak berriz aktibatzea eskatzen du, baina arriskuan jartzen du alboko lurretan palafitoa eraikitzeko proiektuaren bideragarritasuna.



Txosna Batzordearen sorrera gogora ekarri zuten zapatuan, Astran

Muxikako bi lagun atxilotu zituen Ertzaintzak atzo, etxean marihuana izateagatik. Lapurreta abisua hartu zuten poliziek, eta baserria miatzen ari zirela marihuana plantazioa aurkiu zuten. berrehun landare inguru eta 500 euro atzeman zituen Ertzaintzak,...



Gose greba hasi du Ibon Goieaskoetxea preso politiko busturiarrak, Villepintetik Villefranche sur Saone espetxera eroango dutela salatzeko. Izan be, lekualdatzea eginez gero, Euskal Herrira hurbildu beharrean urrundu egingo lukete Goieaskoetxea. Hareki...

Euskadiko Zur Mahaiak be Muxikako Inama enpresak dituen arazoekin kezkatuta agertu da, eta lantegia ez ixteko pausoak emoteko eskatu die administrazio publikoei. Enpresaren itxierak zuzeneko eta zeharkako lanpostuetan eragin larria izango lukeela dio; ...


