Eguraldia ez da atsedenik emoten ari egunotan. Hotz frontearen eragina oraindik igartzen da Busturialdean, gaur batik bat. Izan be, egunotan herri batzuetan baino ez du edurra bota, baina gaur herri gehiago esnatu dira zurituta. Une honetan be edurra ari du inguruotan.
Dena den, oro har, oraingoz ez da arazo nabarmenik sortzen denboralea errepideetan. Solluben, Autzaganen, Morgan, Bizkaiko Begiratokian eta Motecalvon kontuz gidatzeko eskaera egin du Herrizaingo Sailak.
Muxikako Udaletik azaldu dutenez, bestetik, Maguna auzoan ari da konplikatzen egoera, eta udaleko beharginak gatza ari dira botatzen bideetan. Ereñon be ari dira gatza botatzen langileak, edur nahikoa ari baita botatzen.
Herrizaingo Sailaren arabera, istripu bat egon da Ereñon, 12:30 aldera. Lekeitiora bidean zihoan ibilgailu bat errepidetik atera dela zehaztu dute, baina afekzioa arina izan da. Bermeon be istripu bat gertatu da ordu bete lehenago. Kasu horretan, Solluben jazo da istripua, eta trafikoa moteldu du gertakariak.
Kostako herrietan be ari du edurra. Ibarrangelu eta Ea, esaterako, zurituta daude, baina, herri horietako udaletatik diotenez, nahiko garbi daude oraingoz errepideak.
Tenperaturari dagokionez, Matxitxakon -1,9ko minimoak eta -1,6ko maximoak erregistratu ditu eguerdian Euskalmetek. Muxikan, aldiz, 0,8 gradu zentigradokoa izan da maximoa, eta 0,5koa minimoa. Oizen, bestalde, -6,0ko minimoak eta -6,2ko maximoak hartu ditu euskal meteorologia agentziak.
Iragarpenaren arabera, hotz handia egingo du gaur, eta elur maila itsas mailan izango da. Arratsaldean atertzera egingo du eta ostarteak zabalduko dira.
-
-
Muxika goizean (Ajuria auzoa)
-
-
Muxika goizean (Ajuria auzoa)
-
-
Muxika goizean (Ajuria auzoa)
-
-
Muxika goizean (Ibarruri auzoa)
-
-
Muxika goizean (Ibarruri auzoa)
-
-
Muxika goizean (Ibarrurira bidean)
-
-
Muxika goizean (Zugastieta auzoa)
-
-
Muxika goizean (Zugastieta auzoa)
-
-
Muxika goizean (Ajuria auzoa)
-
-
Muxika goizean (Ajuria auzoa)
-
-
Muxika goizean (Ajuria auzoa)
-
-
Muxika goizean (Ajuria auzoa)
-
-
Muxika goizean (Ajuria auzoa)
-
-
Muxika goizean (Ajuria auzoa)
-
-
Muxika goizean (Ajuria auzoa)
-
-
Muxika goizean (Ajuriatik bajatzen)
-
-
Muxika goizean (Zugastieta auzoa)
-
-
Muxika goizean (Zugastieta auzoa)
-
-
Muxika goizean (Ugarte auzoa)
-
-
Ajangiz goizean (Lurraskatik gora)
-
-
Ajangiz goizean (Lurraskatik gora)
-
-
Ajangiz goizean (Mendieta auzoa)
-
-
Ajangiz goizean (Mendieta auzoa)
-
-
Muxika goizean (Ibarrurira bidean)
-
-
Errigoiti goizean (Eleizalde auzoa)
-
-
Errigoiti goizean (Eleizalde auzoa)
-
-
Gernika-Lumo eguerdian (Beko Ibarra Industrigunea)
-
-
Gernika-Lumo eguerdian (trenbidea)
-
-
Gernika-Lumo eguerdian (erdiko kalea)
-
-
Gernika-Lumo eguerdian (jendea aterkia eskuan)
-
-
Gernika-Lumo eguerdian (erdiko kalea)
-
-
Gernika-Lumo eguerdian (pasialekua zuritzen)
-
-
Gernika-Lumo eguerdian (Gernikako Arbola)
-
-
Gernika-Lumo eguerdian (ahateak Europako Parkean)
-
-
Gernika-Lumo eguerdian (Europako Parkea)
-
-
Gernika-Lumo eguerdian (Andra Mari elizatik)
-
-
Gernika-Lumo eguerdian (Ioarragirre elurtututa)
-
-
Gernika-Lumo eguerdian (erdiko kalea)
-
-
Gautegiz Arteaga eguerdian
-
-
Gautegiz Arteaga eguerdian (Gazteluaren aurrekaldea)
-
-
Muxika eguerdian (Oka auzoa)
-
-
Muxika eguerdian (Oka auzoa)
-
-
Muxika eguerdian (Ariatza auzoa)
-
-
Arratzu eguerdian (Loiola auzoko kiwiak)
-
-
Arratzu eguerdian (arbola bat)
-
-
Arratzu eguerdian (Loiola auzoko Santo Tomas Eliza)
-
-
Arratzu eguerdian (Santo Tomas Elizatik)
-
-
Gernika-Lumo eguerdian (Ajangizetik)
-
-
Gernika-Lumo eguerdian (Ajangizetik)
-
-
Ea eguerdian (errepide ondotik)
-
-
Natxitua eguerdian (Eliza)
-
-
Ibarrangelu eguerdian (goitik ikusita)
-
-
Ibarrangelu eguerdian (goitik ikusita)
-
-
Sukarrieta eguerdian (Kanalaa auzoa)
-
-
Gautegiz Arteaga eguerdian (Gaztelua hurrunetik)