Alexis Apraiz gernikarrak ezin izan zien garaipena eskeini Santanapeko zaleei, Binakako Txapelketa Nagusiko zazpigarren jardunaldian. Hain zuzen, Apraizek eta Bengoetxea VIak 22-12 galdu zuten Xalaren eta Laskurainen kontra.
Apraizek eta Bengoetxeak ez zuten partida ona jokatu, eta bikote gorriak nagusitasunez irabazi zuen. Bengoetxea Leitzarrak ez zuen asmatu aurreko koadroetan, eta atzealdean, bestalde, Laskurain gernikarra baino gehiago izan zen. Partida galduta, sailkapen nagusiko bostgarren postuan daude Apraiz eta Bengoetxea.