Gose greba hasi du Ibon Goieaskoetxeak, urrundu gura dutela salatzeko
Gose greba hasi du Ibon Goieaskoetxea preso politiko busturiarrak, Villepintetik Villefranche sur Saone espetxera eroango dutela salatzeko. Izan be, lekualdatzea eginez gero, Euskal Herrira hurbildu beharrean urrundu egingo lukete Goieaskoetxea. Hareki...
Gose greba hasi du Ibon Goieaskoetxea preso politiko busturiarrak, Villepintetik Villefranche sur Saone espetxera eroango dutela salatzeko. Izan be, lekualdatzea eginez gero, Euskal Herrira hurbildu beharrean urrundu egingo lukete Goieaskoetxea. Harekin batera, baraualdia hasi du baita beragaz preso duten Borja Gutierrezek. Joseba Fernandezek be bat egingo du borrokaldiagaz, baina beste ekimen batzuekin. Izan be, Fernandezek ezin du gose grebarik egin.
Neurri hori dela eta, Frantziar Estatuak dispertsioagaz amaitzeko borondaterik ez duela salatu du Etxeratek; “gainera, euskal preso politikoen eskubideen aurka egiten du behin eta barriro”.