Lidergoa berreskuratu du Gernika Futbol Taldeak
Gernika Futbol Taldeak hirugarren mailako lidergoa berreskuratu zuen asteburuan, Hernaniri 1-0 irabazita. Hala, hiru puntuak lortu ostean, Gernikarrek 49 puntu dituzte, eta hurrengo bi sailkatuak (Barakaldo eta Zalla) hiru puntura dituzte.
Zallak Balmasedaren kontrako partida galdu zuelako berreskuratu dute gernikarrek lidergoa. Izan be, bertokoek hiru jardunaldi egin dituzte lehenengo postutik hurrun.
Datorren asteburuan gernikarrek partida garrantzitsua jokatuko dute Zalla hirugarren sailkatuaren kontra. Irabaziz gero, play off-ak jokatzeko aurrerapauso sendoa emongo lukete bertokoek. Bardinketa lortuz gero be, lehenengo postuan jarraituko luke Gernikak.