KAE 1 ligako klubek asteburuan lehiatu dute lehenengo bandera, eta Getaria da sailkapen orokorreko lehenengoa, 24 puntugaz.
Elantxobeko arraun taldeak ez du asteburu ona izan, eta bi egunetan azken aurreko amaituta, sailkapen orokorrean ere, lau puntugaz, Santoña azkenaren aurretik dago.
Herenegungo eta atzoko estropadetan, getariarrak nagusitu dira, eta haientzat izan da aurtengo Zarauzko bandera. Atzo, Lekittarrak egin zuen bigarren, Ondarroak hirugarren, eta Zumaiak egin zuen laugarren denborarik onena. Elantxobek, 21 minutu, 32 segundo, eta 56 ehuneneko denboragaz hamaikagarren amaitu zuen.
Bestalde, herenegun, Getariaren atzetik Pedreña, Donostiarra eta Deusto sailkatu ziren. Elantxobe azken aurrekoa izan zen, 21 minutu, 38 segundo eta 43 ehuneneko denboragaz.
Hurrengoa etxean
Asteburuan lehenengo eta bigarren jardunaldiak Gipuzkoan jokatu ostean, asteburu honetan, Bizkaian egingo dute hirugarren jardunaldia. Hain zuzen ere, domeka eguerdian Elantxobeko bandera izango da jokoan.