
Elantxobeko bandera lehiatuko dute, 12:00etan hasita. KAE 1 ligako hirugarren jardunaldia izango da, aurreko asteburuan Zarautzen egin baitzituzten lehenengo bi jardunaldiak.
Hamabi traineru egongo dira, hiru txandatan banatuta, eta lau traineru egongo dira txanda bakoitzean. Estropadan lau kale egongo dira, eta lau luze eta hiru ziaboga egin beharko dituzte.
Lehenengo txandan, etxeko arraun taldeagaz batera, Orio, Zarautz eta Santoña lehiatuko dira. Bigarren txandan, Ondarroa, Santurtzi, Zumaia eta Donostiarra egongo dira. Hirugarren txandan, berriz, Lekittarra, Deusto, Getaria eta Pedreña irtengo dira.
Estropada amaitzean, irabazleak uretan jasoko du Elantxobeko bandera. Horregaz batera, 2.015 euro jasoko ditu garaileak.
Getaria liderra
Aurreko asteburuan lehenengo bi jardunaldiak burutu ostean, KAE 1 ligako lehenengoa sailkapen orokorrean, 24 puntugaz. Lekittarra bigarrenak 19 puntu ditu, eta 17 puntugaz berdinduta daude Deusto, Pedreña eta Donostiarra. Bestalde, Elantxobek lau puntu eskuratu ditu lehenengo bi jardunaldietan, eta hamaikagarrena da sailkapenean.