Murrizketak salatzeko eta kalitatezko zerbitzu publikoa bermatzeko, lau orduko lanuztra deitu dituzte gaurko zerbitzu publikoetako langileak. ELAk, LABek eta EILASek egin dute deialdia, eta garraio publikoko langileek, udaletako langileek, EITBkoek, Osakidetzakoek, geriatrikoetako eta eguneko zentroetakoek, hezkuntza arlokoek edota larrialdietarako arretakoek egingo dute, besteak beste, gaur lanuztea.
Ikastetxe publikoetakoek, esaterako, bi orduko klaseak emon dituzte goizean, eta grebarekin bat egin dute gero. Gernika-Lumoko insitutuko zenbait langilek, bestalde, deialdiagaz bat egin baina, lan egiteari utzi barik, beste era bateko mobilizazioak egingo dituzte gaur. Ohar bidez jakinarazi dutenez, murrizketei ezetz borobila adierazi gura diete eta, horretarako, kartelak eta pegatinak ipiniko dituzte ikastetxean. Gainera, gaurko lanuzteari dagokion dirua adminstrazioaren esku ez uzteko eskatuko dute, eta diru hori krisiaren ondorio latzagoak jasaten dituen kolektiboren bati bideratzeko eskatuko dute. Sinadura bilketa egingo dute, 13:00etatik aurrera, ikastetxeko patio nagusian. Sinadura horiek gero administrazioari bidaliko dizkiote.
Datu onak
Udal langileek, barriz, 11:00etatik 15:00etara egingo dute lanuztea goizean; eta arratsaldean lan egiten dutenek 15:00etatik 19:00etara egingo dute. ELA sindikatuak adierazi duenez, orain arteko datuak oso onak dira, eta sektore publikoko langile gehienek egin dute bat lanuzte deialdiagaz.