Inamari irtenbidea emoteko eskatu du Euskadiko Zur Mahaiak
Euskadiko Zur Mahaiak be Muxikako Inama enpresak dituen arazoekin kezkatuta agertu da, eta lantegia ez ixteko pausoak emoteko eskatu die administrazio publikoei. Enpresaren itxierak zuzeneko eta zeharkako lanpostuetan eragin larria izango lukeela dio; ...
Euskadiko Zur Mahaiak be Muxikako Inama enpresak dituen arazoekin kezkatuta agertu da, eta lantegia ez ixteko pausoak emoteko eskatu die administrazio publikoei.
Enpresaren itxierak zuzeneko eta zeharkako lanpostuetan eragin larria izango lukeela dio; Inama zarratuz gero, 160 lanpostu zuzen eta zeharkako beste 600 galduko liratekeelako. Horrez gain, euskal basogintza sektorean kalte handia eragingo lukeela aipatu du Euskadiko Zur Mahaiak.