Kostaren eta Itsasoaren Espainiako Zuzendaritza Nagusiak 30 uteko kontzesioa onartu dio Murueta Ontziolari, baina legezkotasuna "egiaztatu barik" dituzten lur orubeak eta handitzeak "handik kanpo" utzi ditu. Ebazpenak itsas-lehorreko jabari publikoa berreskuratzeko prozedurak berriz aktibatzea eskatzen du, baina arriskuan jartzen du alboko lurretan palafitoa eraikitzeko proiektuaren bideragarritasuna.


Albaolako teknikarien ustez, berreskuratzeko plana martxan jarriz gero, 'Antxustegi' itsas ondarearen «berreskuratze eredugarri» baten adibide bat bihur daitekeAlbaola Itsas Kultur Faktoriak egindako txostenak Antxustegi familiaren eta EH Bilduren te...

EAJren hautagaia Ahaldun Nagusi izendatzeko akordiora heldu ziren jeltzaleak eta PSE

Arratzuko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak lankidetza hitzarmena sinatu dute, udal agiriak Foru Agiritegian gordetzeko. Hala, udal agiriak Arratzutik Bilbora lekualdatuko dituzte. Foru Aldunditik ohar bidez nabarmendu dutenez, agiriak lekualdatzeko e...

Martitzen inauterietako egunagaz batera, Bermeoko tabernen eta denden mozorro lehiaketaren irabazleak ezagutarazi ditu udalak, gaur eguerdian. Epaimahaiko kideak eguerdira arte ibili dira taberna eta denda parte hartzaileak ikusten, eta ahobatez erabaki dituzte irabazleak: Aspaldiko taberna eta Urrats Oinetakoak denda. Aspaldiko taberna Sreek famatuaren mundua irudikatzeagatik, eta Urrats denda Harriketarren mundua irudikatzeagatik. Epaimahaiko kideek jakinarazi dutenez, guztira hamazazpi parte hartzaile egon dira aurten, iazkoagaz alderatuz gero, zazpi gehiago. Hala, “pozarren” azaldu dira lehiaketak izan duen harreragaz. Diotenez, parte hartzaileek gero eta gehiago atontzen dute lantokia, eta horrenbestez, urtetik urtera “zailagoa” da irabazleak aukeratzea. Diru gutxi erabilita, “apaingarri edarrak” egin daitezkeela deritzote antolatzaileek, eta dagoeneko tabernarien eta dendarien artean “lehia osasuntsua” sortu dela nabarmendu dute. Hala, datozen urteetan be, bide bardinetik jarraitzea espero dute. Izan be, lehiaketa herritarren artean errotu dela deritzote. “Kaletik ibiltzen den jendea be, parte hartzaileen tabernetara eta dendetara sartzen da mozorroak ikustera” argudiatu dute. Sailkapena (Tabernak): Aspaldiko taberna Naia taberna Irish Pub Sailkapena (Dendak): Urrats Oinetakoak Aintzane Loradenda Geuzetxuek


Kepa Arronategi euskal preso gernikarra eskualdera ekarri dute, duela gutxi aita hil zitzaiolako. Momentu honetan, Natxituan dago familiagaz batuta, baina ez dakite noiz arte. Etxearen kanpoaldean polizia dagoela eta, elkartasuna adieraztera gerturatu direnak Egoin enpresaren ondoan batu dira. Izan be, etxe aurretik joan ezean polizia gehiago bidaliko dituztela egin dute mehatxu. Arronategi 1997an atxilotu zuten Bilbon, eta 72 urteko kartzela zigorra ezarri zioten. Gaur egun, Almeriako espetxean dute preso, baina azken egunak Basaurin egin ditu familia ikustera ekarri baitute.

Busturia Futbol taldea denboraldi edarra egiten dabil, baina asteburuan atzerapauso handia emon zuen Bermeoko bigarren taldearen kontra 2-0 galduta. Asteburuko partida galdu ostean, bertoko taldea bigarren postutik laugarren postura bajatu da, promozio...

Gernika KESBeko neskek bete dute mailaz mantentzeko helburua, baina azkenaldian partidak galdu eta galdu dabiltza. Asteburuan, esaterako, laugarren partida galdu zuten jarraian Cravis Reus Herrialde Katalanetako taldearen kontra, 69-64. Partidak bi zat...

Gernika-Lumoko basurdeek “gogotsu” ekin zioten Errege Kopako finalaurrekoetako bueltako partidari, baina gutxi iraun zuen bertokoen ametsak Altamira zelaian. Hirugarren minututik aurrera, Ampo Ordiziak aurrea hartu zuen markagailuan, eta Bizkaia Gernika ez zen kanporaketari buelta emoteko gai izan. Hala, 90 minutuko lehiaren ostean, partida 29-12 galdu zuten. Bigarren zatian, gernikarrak partidari buelta emoten ahalegindu ziren, baina ordiziarren defentsaren kontra jo ziren behin eta berriz. Hala, basurdeek azkenengo ahalegina egin zuten arren, finaletik kanpora geratu ziren, bigarren urtez jarraian. Gernikarrek bi puntuko aldea zuten Urbietan 14-12 irabazi ostean, baina aldeak hiru minutu iraun zien. Huxfordek ordiziarren lehenengo entsegua egin zuen hirugarren minutuan, eta Krollek zutoin artera egindako jaurtiketagaz asmatu zuen. Hala, kanporaketan bost puntu aurretik jarri ziren ordiziarrak partida hasi bezain laster.

Bermeoko Futbol Taldeak biharko partida irabazi behar du, sailkapen nagusiko bigarren postuan mantentzeko. Somorrostro hirugarren sailkatua puntu bakarrera dute bermeotarrek, eta play off postuan jarraitzeko derrigorrez irabazi beharko dute. Izan be, S...

Gernika KESBeko neskek bidai luzea egin beharko dute ligako hamaseigarren jardunaldia jokatzeko. Izan be Reusen (Tarragona; Herrialde Katalanak) jokatuko dute Cravic Reus taldearen kontra, bihar. Bertoko taldea sailkapen nagusiko bederatzigarren postuan dago, zortzi partida irabazita. Asteburuan Tarragonan irabazita, gernikarrek bederatzigarren postuan jarraituko lukete, baina galduz gero, posturen bat galtzeko arriskua dute. Izan be, Estudiantes hamargarren sailkatuak eta Orion GDKO hamaikagarren sailkatuak zazpi partida irabazi dituzte. Reuseko taldea, bestalde, hamabigarren postuan dago sei partida irabazita. Malosten jokatu zuten joaneko partida gernikarrek irabazi zuten zazpi puntuko aldeagatik.
