Hondarribia nagusitu zen Malagan.
Denboraldiko bigarren eta hirugarren jardunaldiak Galizako uretan lehiatuko dituzte. Zapatuan, Sanxenxoko bandera izango dute jokoan, 18:00etatik aurrera.
Biharamunean, Moañan dute hitzordua. 12:00etatik aurrera lehiatuko dute Bandeira Concello de Moaña.
Hondarribia lider
Aurreko domekan ekin zieten denboraldiari TKE ligako arraun klubek, Malagan. Euskadi Basque Country Bandera Hondarribiak eskuratu zuen orduan. Urdaibai sailkatu zen bigarren, segundo erdiko aldeagaz.
Hortaz, gaur gaurkoz Hondarribia da liderra, 12 puntugaz, eta Bermeotarrek 11 puntu dituzte. Orio hirugarrenak 10 puntu ditu, eta Kaikuk 9 puntu. Hain zuzen ere, liga irabazteko azken urteetako faboritoak daude lehenengo postuetan.