Ibon Goieaskoetxea presoak kartzelan jasan duen jipoia salatzeko elkarretaratzea egin zuten Busturian, maiatzean
2010. urtean atxilotu zuten euskal preso politikoa Frantziako ipar-mendebaldean, “ETAko logistika militarraren arduradun” izatea egotzita. Frantziako Auzitegiak ezarritako zigorraren bi heren, gutxienez, bete beharko ditu espetxean.
Fiskaltzak busturiarrarentzat hamabost urteko espetxe zigorra eskatzen bazuen ere, defentsak argudiatu du Goieaskoetxeak ez zuela ETAko logistika militarraren ardurarik izan.
Ekainaren 22an hasi ziren busturiarra epaitzen Parisen, haren aurkako 31 deliturengatik. Hain zuzen, bi zigor zituen aurretik busturiarrak Frantzian; batetik, bost urteko kartzela zigorra ezarri zioten 2014ko abenduan, auzi-ihesean zegoeneko epaiketari helegitea jarri ondoren, eta, bestetik, 2013ko apirilean, zazpi urteko kartzela zigorra ezarri zion Frantziako Auzitegiak, 2007. urteko abenduan, Capbretongo (Frantzia) kafetegi batean bi guardia zibilen hilketan parte hartzea leporatuta.
Hirugarrenagaz, baina, zigor guztiak bat egitea erabaki dute auzitegiek, eta, beraz, horietako luzeena betetzera kondenatu dute busturiarra.
Hamalau urteko espetxealdi hori betetakoan, Espainiararen esku utziko dute euskal presoa, haren aurkako euroagindua betez.