Basurdeak finaletik kanpora geratu dira bigarren urtez jarraian
Gernika-Lumoko basurdeek “gogotsu” ekin zioten Errege Kopako finalaurrekoetako bueltako partidari, baina gutxi iraun zuen bertokoen ametsak Altamira zelaian. Hirugarren minututik aurrera, Ampo Ordiziak aurrea hartu zuen markagailuan, eta Bizkaia Gernika ez zen kanporaketari buelta emoteko gai izan. Hala, 90 minutuko lehiaren ostean, partida 29-12 galdu zuten. Bigarren zatian, gernikarrak partidari buelta emoten ahalegindu ziren, baina ordiziarren defentsaren kontra jo ziren behin eta berriz. Hala, basurdeek azkenengo ahalegina egin zuten arren, finaletik kanpora geratu ziren, bigarren urtez jarraian. Gernikarrek bi puntuko aldea zuten Urbietan 14-12 irabazi ostean, baina aldeak hiru minutu iraun zien. Huxfordek ordiziarren lehenengo entsegua egin zuen hirugarren minutuan, eta Krollek zutoin artera egindako jaurtiketagaz asmatu zuen. Hala, kanporaketan bost puntu aurretik jarri ziren ordiziarrak partida hasi bezain laster.
Gernika-Lumoko basurdeek “gogotsu” ekin zioten Errege Kopako finalaurrekoetako bueltako partidari, baina gutxi iraun zuen bertokoen ametsak Altamira zelaian. Hirugarren minututik aurrera, Ampo Ordiziak aurrea hartu zuen markagailuan, eta Bizkaia Gernika ez zen kanporaketari buelta emoteko gai izan. Hala, 90 minutuko lehiaren ostean, partida 29-12 galdu zuten.
Bigarren zatian, gernikarrak partidari buelta emoten ahalegindu ziren, baina ordiziarren defentsaren kontra jo ziren behin eta berriz. Hala, basurdeek azkenengo ahalegina egin zuten arren, finaletik kanpora geratu ziren, bigarren urtez jarraian.
Gernikarrek bi puntuko aldea zuten Urbietan 14-12 irabazi ostean, baina aldeak hiru minutu iraun zien. Huxfordek ordiziarren lehenengo entsegua egin zuen hirugarren minutuan, eta Krollek zutoin artera egindako jaurtiketagaz asmatu zuen. Hala, kanporaketan bost puntu aurretik jarri ziren ordiziarrak partida hasi bezain laster.