Aspaldiko tabernak eta Urrats dendak irabazi dute Bermeoko mozorro lehiaketa
Martitzen inauterietako egunagaz batera, Bermeoko tabernen eta denden mozorro lehiaketaren irabazleak ezagutarazi ditu udalak, gaur eguerdian. Epaimahaiko kideak eguerdira arte ibili dira taberna eta denda parte hartzaileak ikusten, eta ahobatez erabaki dituzte irabazleak: Aspaldiko taberna eta Urrats Oinetakoak denda. Aspaldiko taberna Sreek famatuaren mundua irudikatzeagatik, eta Urrats denda Harriketarren mundua irudikatzeagatik. Epaimahaiko kideek jakinarazi dutenez, guztira hamazazpi parte hartzaile egon dira aurten, iazkoagaz alderatuz gero, zazpi gehiago. Hala, “pozarren” azaldu dira lehiaketak izan duen harreragaz. Diotenez, parte hartzaileek gero eta gehiago atontzen dute lantokia, eta horrenbestez, urtetik urtera “zailagoa” da irabazleak aukeratzea. Diru gutxi erabilita, “apaingarri edarrak” egin daitezkeela deritzote antolatzaileek, eta dagoeneko tabernarien eta dendarien artean “lehia osasuntsua” sortu dela nabarmendu dute. Hala, datozen urteetan be, bide bardinetik jarraitzea espero dute. Izan be, lehiaketa herritarren artean errotu dela deritzote. “Kaletik ibiltzen den jendea be, parte hartzaileen tabernetara eta dendetara sartzen da mozorroak ikustera” argudiatu dute. Sailkapena (Tabernak): Aspaldiko taberna Naia taberna Irish Pub Sailkapena (Dendak): Urrats Oinetakoak Aintzane Loradenda Geuzetxuek
Martitzen inauterietako egunagaz batera, Bermeoko tabernen eta denden mozorro lehiaketaren irabazleak ezagutarazi ditu udalak, gaur eguerdian. Epaimahaiko kideak eguerdira arte ibili dira taberna eta denda parte hartzaileak ikusten, eta ahobatez erabaki dituzte irabazleak: Aspaldiko taberna eta Urrats Oinetakoak denda. Aspaldiko taberna Sreek famatuaren mundua irudikatzeagatik, eta Urrats denda Harriketarren mundua irudikatzeagatik.
Epaimahaiko kideek jakinarazi dutenez, guztira hamazazpi parte hartzaile egon dira aurten, iazkoagaz alderatuz gero, zazpi gehiago. Hala, “pozarren” azaldu dira lehiaketak izan duen harreragaz.
Diotenez, parte hartzaileek gero eta gehiago atontzen dute lantokia, eta horrenbestez, urtetik urtera “zailagoa” da irabazleak aukeratzea. Diru gutxi erabilita, “apaingarri edarrak” egin daitezkeela deritzote antolatzaileek, eta dagoeneko tabernarien eta dendarien artean “lehia osasuntsua” sortu dela nabarmendu dute. Hala, datozen urteetan be, bide bardinetik jarraitzea espero dute. Izan be, lehiaketa herritarren artean errotu dela deritzote. “Kaletik ibiltzen den jendea be, parte hartzaileen tabernetara eta dendetara sartzen da mozorroak ikustera” argudiatu dute.
Sailkapena (Tabernak):
- Aspaldiko taberna
- Naia taberna
- Irish Pub
Sailkapena (Dendak):
- Urrats Oinetakoak
- Aintzane Loradenda
- Geuzetxuek