Kostaren eta Itsasoaren Espainiako Zuzendaritza Nagusiak 30 uteko kontzesioa onartu dio Murueta Ontziolari, baina legezkotasuna "egiaztatu barik" dituzten lur orubeak eta handitzeak "handik kanpo" utzi ditu. Ebazpenak itsas-lehorreko jabari publikoa berreskuratzeko prozedurak berriz aktibatzea eskatzen du, baina arriskuan jartzen du alboko lurretan palafitoa eraikitzeko proiektuaren bideragarritasuna.


Elantxobeko arrantza mundua "betikotu" gura dute; liburua atera eta erakusketa egingo dute

Bi bikote horiek sailkatu dira Binakako Txapelketako lehen masterraren finalerako


Erasotutako emakumeei babesa emoteko eta Paul Abasolo Amantegiren indultua salatzeko agerraldia egin dute gaur eguerdian hainbat eragilek, Eraso sexistei stop! plataformak deituta. Hala, epaitua izan ostean zigortutako Paul Abasolori PSOEren gobernuak indultua emon izana kritkatu dute. Haien iritziz, “sinestezina da sexu erasoak egin dituen norbaiti babes politikoa emon izana”, eta zenbait komunikabidek emon dioten babes mediatikoa be kritikatu dute. Gernika-Lumon inolako eraso sexistarik ez dutela onartuko esan dute, eta erasotzaileak herriko gune ezberdinetan baztertuak izan daitezen propamenak ipiniko dituzte martxan. Horretarako, protokolo bat landuko dute herriko sektore ezberdinekin. Horrez gain, arduraz jokatzeko beharrezkoak diren neurriak hartzeko eskatu diote Udalari, eta horren inguruko mozioa eztabaidatuko dute datorren asteko udalbatzarrean. Eraso sexistei stop! plataformak abiarazitako kanpaina horrek herriko zein eskualdeko 29 eragileren babesa du. ATXIKIMENDUAK LAB; ELA; EHNE Bizkaia; Inpernu eskalada taldea; Kosnoaga Igeriketa Taldea; Zine-Klub; Lilibertso; Trinkete Antitxokoa; Arrano Kultur Taldea; Gazte Asanblada; Gazte Independentistak; Ikasle Abertzaleak; Bilgune Feminista; Kukubedarra; Arbolapera; Alkarregaz Guraso Elkartea; Apareu; Gernikako Ekologi Tailerra; Arraun Elkartea; Euskal Herrian Euskaraz (EHE); Gernikatik Mundura; Gernika-Lumoko Merkatari, Ostalari eta Zerbitzu enpresen Elkartea; Busturialdeko AEK-ko irakasleak; Gernika-Lumoko Alargunen Elkartea; Emakide; Gernika Batzordea; Sociedad Gernikesa; Elai-Alai dantzari taldea; Iparragirre Rock Elkartea; Gernika KESB

gose greba utzi zuen atzo Ibon Goiaskoetxeak, baita Villepinteko espetxeko gainontzeko presoek be. 19 egun egin dituzte baraualdian, lekualdatu behar zutela eta, protesta moduan. Villepintetik Ville Franche Sur Saône kartzelara lekualdatu dute, eta Eu...


Zigilua badute: Lobak; eta lanean dira dagoeneko. Hiru-lau gazteren proposamenez, gaur egun hogei bat lagun batzen ditu proiektuak. Asmoa, 75. urteurrenean bonbardaketa ardatz hartu eta jarduerei «beste dimentsio bat emotea». Proiektuan lanean ari d...

Gernika-Lumo eta beste hiri batzuen bonbardaketaren 75. urteurrena dela eta, “iraganeko izugarrikeriak” jorratuko ditu Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak, 2012, Bakearen eta askatasunaren aldeko kulturen urtearen barruan. Hain zuzen, etor...

Gernika Futbol Taldeak Santutxun jokatuko du domekan, lidergoari eusteko helburuagaz. Santutxuarrak hirugarrenak dira atzetik hasita, eta horrenbestez, bertoko taldeak ez luke arazo handirik izan beharko partida irabazteko. Partida 10:30ean emongo diot...

Gernika KESBeko neskek etxeko zaleen babespean jokatuko dute zapatuan, seigarren sailkatuaren kontra. Space Tanit taldeak (Balearrak; Herrialde Katalanak) hiru partida gehiago irabazi ditu, baina bertokoek ondo jokatuz gero, argi utzi dute irabazteko g...

“Bizkaiko historiaren garrari eusteko eta ez ahazteko” helburuagaz, Zerutik sua dator dokuementala gordeta zuen kutxa emon zien atzo Bizkaiko Foru Aldundiak hainbat erakundetako ordezkariei. Eusko Legebiltzarrak, Sabino Arana Fundazioak, Eu...

Otsaileko mendi irteera Fruizera egingo du Gernika-Lumoko Berbalagunek. Zapatu honetan joango dira, eta 09:00etan ipini dute hitzordua, udaletxe aurrean. Oraingoan 15 kilometroko mendi ibilbidea egingo dute. Zapatuko mendi irteeran parte hartu gura duenak AEK-k Gernika-Lumon dituen bulegoetan edo udal euskaltegian emon beharko du izena.
