Danel Lauzirikaren zutabea: Rockero zaharrak
Gustuko ditudan izaera edota jokaerak adierazteko erabili ohi dudan hitza da rockero; behin, Mendatako Baltzari entzun, zeharo gustatu eta neure egin nuen berba. Orduz geroztik (hamabost urte izango dira behintzat) beti izan dut bidaide, hitz klabea da neure hiztegitxoan.
Rockerok adiera anitz hartu ditu, aldatzen joan da; unean uneko esanahiak hartzen ditu, neure aldartearen araberakoak. Zaila zait berau definitzea: nahi duena egiten duena da rockeroa, bizitza bizitzen dakiena, guztiz independentea, alaia… ez erratu irakurle, rockeroa ez da pertsona eredugarria, ganorabako bat ere izan liteke. Bere horretan mantentzen denari deitzen diot horrela, izaera aldatzen ez duenari. Barakaldoko errubioa da rockeroa, nire lehengusina Maritxu, eta egunaren arabera baita Basagoiti ere.
[…]