Mikel Goñi lasterketaren momentu baten
Arrolape Mendi Taldeko zazpi kidek Apuko Igoeran (Zaramillo; Enkarterriak) jokatu zuten denboraldiko lehenengo mendi lasterketa, maila oso ona emonez. Bertokoen artean lehenengo sailkatua, Imañol Goñi izan zen. Natxituarrak etorkizun oparoa du Mendi lasterketen munduan, eta Apun barriro erakutsi zuen. Izan be, bigarren postuan sailkatu zen, eta Ionut Zinka espezialista handiak hartu zion aurrea bakarrik. Gainera, Unai Osa gipuzkoarragaz lehia edarra izan ostean, sartu zen helmugara bigarren postuan bertokoa.
Ander Legarrak eta Aitor Uriartek be, lehia estua izan zuten lehenengo hogei sailkatuen artean sartzeko, baina azkenean, batek bakarrik bete zuen helburua: Legarrak.
Taldetik azaldu dutenez, Apuko Igoera, “infernu bat” bihurtu zen. Izan be, goizean goizetik euria egin zuen, eta ibilbidea guztia basaz beterik zegoen. Hala, lasterketa “oso gogorra” izan zen parte hartu zuten 393 korrikalarientzat.
Arrolapekoak Apuko Igoeran
2. Imanol Goñi 1:43:20
20. Ander Legarra 1:57:01
28. Aitor Uriarte 1:57:40
99. David Arambarri 2:11:04
187. Oscar Morales 2:25:55
258. Iker Mate 2:34:12
286. Julen Mancisidor 2:37:59