Bonbardaketa artearen bidez gogoratuko du Eusko Jaurlaritzak
Gernika-Lumo eta beste hiri batzuen bonbardaketaren 75. urteurrena dela eta, “iraganeko izugarrikeriak” jorratuko ditu Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak, 2012, Bakearen eta askatasunaren aldeko kulturen urtearen barruan. Hain zuzen, etor...
Gernika-Lumo eta beste hiri batzuen bonbardaketaren 75. urteurrena dela eta, “iraganeko izugarrikeriak” jorratuko ditu Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak, 2012, Bakearen eta askatasunaren aldeko kulturen urtearen barruan. Hain zuzen, etorkizuneko bizikidetza aldarrikatu gura du Eusko Jaurlaritzak. Horretarako, oraindik guztiz zehaztuta ez duen programa ari da garatzen.
Halanda be, 2012, Bakearen eta askatasunaren aldeko kulturen urtearen baitan Busturialderako zenbait jarduera aurreikusi ditu dagoeneko. Hala, poesia lehiaketa eta beste zenbait ekimen artistiko egin gura ditu Urdaibain.
Era berean, Gerra eta bakea: ikuspegi pertsonala izenburupean, hogeita hamabi argazkilariren lanak batuko dituen erakusketa ipiniko dute Bakearen Museoan, eta martxoaren 23tik aurrera izango da ikusgai. Erakusketa horrek nazioartean ezagunak diren argazkilari horiek eurek aukeratutako bina argazki hartuko ditu: gerra erakutsiko du batek, eta bakea besteak. Hala, 64 lan izango dira, guztira, Bakearen Museoko erakusketan ikusi ahal izango direnak.