Bi bikote horiek sailkatu dira Binakako Txapelketako lehen masterraren finalerako
Jendez bete zen frontoia barikuan
Espektakulua, emozioz beteriko bi partida eta frontoi bete. Gernikako Jai Alain jokatu zuten barikuan Binakako Txapelketaren lehen masterraren finalaurrekoa, eta etxeko puntistek beren publikoari gozatu arazten asmatu zuten. Erik Mendizabal mutrikuarrak Mikel Amigorena gasteiztarra izan zuen bikote gaueko lehen partidan, eta norgehiagoka markagailuan atzetik hasi bazuten ere, bigarren zatian Hormaetxea- Minvielle bikoteari gailendu zitzaien. Bermeotarrak eta Biarnokoak ere espektakulua eman zuten barikuan, baina ezin izan zuten irabazi.
Bigarren partidan neurtu zen etxeko puntista Diego Beaskoetxea. Ibon Aldazabal berriatuarra zuen atzelari, eta aurrez aurre Olharan eta Alliez. Emozioa Jai Alain, eta bigarren zatia amaitzerako, tantoetan berdinduta. Hala, berdinketa hausteko bost tantora jokatutako hirugarren zatian bizkaitarrak gailendu ziren.
Lehen masterraren finala hilaren 11n -zapatua- jokatuko dute, beraz, Erik-Amigorenak eta Beaskoetxea-Aldazabalek. Caltzada egoitzaren aldeko jaialdia izango da, eta Juan Mari Bengoa
Txino puntista markinarra omenduko dute.