500 parte hartzailek burutu zuten ibilbidea. Hain zuzen ere, horietatik 69 izan ziren umeak, eta 14 urtetik gorako partaideak 431 izan ziren.
400 lagun zeuden martxa luzerako izena emanda, eta 100 pertsona apuntatu ziren martxa laburrera. Baina, antolatzaileek esan dutenez, ibilaldi luzean izena emandako batzuk laburra egitea erabaki zuten, eta alderantziz.
Elantxobeko portutik 08:30ean irten eta 20 kilometroko ibilbidea egingo zuten martxa luzeko partaideek. Ibilbide laburrekoak, ostera, 10:00etan ekin zieten martxari, eta zortzi kilometro egin zituzten.
Eguraldia lagun, Elantxobeko eta Ibarrangeluko auzoetatik egin zuten ibilaldia. Bidean, lau anoa postu izan zituzten indarberritzeko. Martxa amaieran, gura zuenak dutxatzeko aukera izan zuen, eta parrillada janez borobildu zuten martxa.