Aiama Quartet. Argazkilaria: Bermeoko Udala
Aurten ere, «pozik» agertu dira Jizz Jazz kultur taldeko kideak XVIII. Jazzber jaialdiak eman duenarekin. Taldeko kide Joseba Verdesen esanetan, «esan dezakegu errotuta dagoen jazzaldia dela Bermeokoa».
Aurten, bermeotar bat izan da Jazzber jaialdia ireki duena, Amaia Izarzugazaren Aiama Quartet taldea izan baitzen jaialdiko lehen taldea. Horrek «asko lagundu» duela dio Verdesek, izan ere, hainbat lagun erakarri ditu. Hala ere, dioenez «gero eta jende gehiago» hartzen ditu Jazzber jaialdiak: «Bermeoko Kafe Antzokia bete egiten dugu eta giro polita sortzen da kontzertuetan, gainera».
Maciek Wojciesszuk Quintet. Argazkilaria: Bermeoko Udala
Aurtengo kontzertuen maila azpimarratu dute antolatzaileek. Esaterako, aipagarria da horien arabera, barikuan izan ziren Maciek Wojcieszuk quintet taldekoek Getxoko jazzaldiko saria jaso dutela.
Balorazioa, hortaz, «guztiz positiboa» dela diote: «Gero eta kalitate handiagoa duen jaialdia da eta jende aldetik ere, gero eta jende gehiago dator. Asko zain egoten dira».
Ohi legez, barikuan Izaro Irish Pub-ean egin zuten jam sessionagaz amaitu zuten jazzaldia. Aurten, azken horretan, aurreko urteetan baino jende gutxiago egon dela azaldu dute antolatzaileek.
Antolaketa lanak «gogorrak» badira ere, «merezi» duela diote. «Gustora» egiten duten lana dela eta, datorren urtera begira lanean jarriko direla aipatu dute.
Federico Nathan Quintet. Argazkilaria: Bermeoko Udala