Orokorra

80ko hamarkadako jaia egingo dute Bermeoko Kafe Antzokian

Hogeita hamar urte atzera egin, eta party-a egingo dute zapatu honetan, Bermeoko Kafe Antzokian. Hain zuzen, halako jaialdia antolatzen duten bigarren aldia izango da oraingoa. 80’s Partya 22:00ean hasiko da, eta sarrerak lehiatilan erosi ahal izango...

Busturialdeko Hitza

Ibarrangeluko bertso afarira joateko txartelak salgai jarri dituzte

Urtero legez, Ibarrangeluko Kultur Etxeak bertso afaria antolatu du, eta txartelak salgai jarri dituzte dagoeneko. Jakinarazi dutenez, izena emoteko epea otsailaren 25ean zarratuko dute, eta horrenbestez, afarira joateko txartela lehenbailehen erostea ...

Busturialdeko Hitza

«Boluntario legez herritar horiek Matxitxakoko batailan egin zutena gauza handia da»

Historialaria da Juan Pardo (Iruña, 1956). Matxitxakoko gudan gertatutakoa ondo ezagutzen du, eta hitzaldia emongo du bihar, 20:00etan, Gernika-Lumoko Elai-Alai aretoan. Zein da zu Gernika-Lumora etortzearen arrazoia? 1936ko urrian Euskal Gudontzidia sortu zeneko 75 urte beteko dira, eta horri buruz ariko naiz. Zertarako sortu zuten? Kantauri itsasoan errepublikarren armada laguntzeko, eta merkantziak garraiatzen zituzten itsasontziak eta arrantza-ontziak babestea zen horien egitekoa. Era berean, itsas-hondoetan zeuden minak garbitzeko betebeharra be bazuen Euskal Gudontzidiak, itsasontziek porturatzeko arazorik izan ez zezaten. Nola sortu zuten, baina? Arrantza-ontziekin, helburu militarrerako egokituz. Artilleria sartu zuten batzuetan, eskolta lanak egiteko, eta horiek ziren gerora Bou izenagaz ezagutu izan direnak. Beste batzuetan, barriz, arrasteluak ipini zituzten: itsas-hondoetan zeuden minak dragatzeko tramankuluak. Ontzi gehienak Pasaiakoak ziren. Izan be, Euskal Gudontzidia sortu baino hilabete lehenago hartu zuten faxistek Gipuzkoa. Hori dela eta,  Bilboko portura jo zuten. Egitekorik ez zutenez, Euskal Gudontzidirako egokitu zituzten. Halanda be, ontzietan zihoazenak arrantzaleak ziren, ez militarrak. Soldadutzarako adina zuten guztiek zerbitzua betetzen ari ziren, eta Bou horietan zihoazenak boluntarioak ziren. Prestutasun osoa zuten boluntario horiek, baina ez zeuden gerra egiteko prestatuak. Hoien beharra al zuten errepublikarrek? Errepublikarren marinak, egia esateko, bitarteko gutxi zituen. Gainera, ofizial asko etsaiaren aldekoak ziren. Gerora egindako ikerketetan ikusi da errepublikarren [...]

Gernika-Lumoko Hitza

Alex Zubiaren zutabea: `P.T.P´

Busturialdeko Hitza

Eliasen egoera salatu dute hainbatek

Hainbat herritar izan ziren Elias Fernandez preso politiko bermeotarrak 26 urte preso daramatzala salatzeko, barikuan egindako manifestazioan. Ondoren, ekitaldia egin zuten Lameran. Txalapartariak, dantzariak, bertsolariak, hip-hop-eko abeslariak&#8230...

Bermeoko Hitza

Etorkizuneko irakurleen zain

Atzerako kontaketa hasi da jada. Oscar Gangoiti bermeotarrak idatzi duen El Arquitecto del Tiempo liburuaren egungo zein etorkizuneko irakurleek hitzordua dute zapatuan, Bermeoko portuan, 23:30ean. Horretarako deialdia egiten baitu bermeotarrak liburuaren azken orrialdean. San Juan bezpera aukeratu du Gangoitik udako solstizioarekin duen hurbiltasunagatik eta gau horrek duen sinbologiagatik. Liburuan garatzen duen profezia batekin lotzen du, gainera, gau hori. Izan be, horrek kontatzen duenaren arabera, «herriko plazan egiten diren gaueko dantzen ostean, zeruan izar urdin bat agertuko da. Izar horrek aldaketarako deia egiten du, hau da, atzera egin beharra daukagula naturara». Profeziak aipatzen dituen dantza horiek San Juan gauan Goiko Plazan egiten den sorgin dantzarekin lotu ditu. Horregatik, Gangoitik zapaturako egindako deialdian su artifizial urdinek hartuko dute zerua. «Batera etorri diren» gauzak direla dio bermeotarrak. Ukitu misteriotsua emon dio zitari, gainera, «jendeak kasualitate horietan arreta ipintzea izan da nire helburua». Liburuan agertzen den profezia hori egi bihurtu gura du era horretara idazleak. Munduan eragina Deialdiak mundu osoan zehar izango du erantzuna; Gaingoitik duen blogean izan dute horren barri eta ordu berean su artifizial urdinak botako dituzte «Tokiotik, Sydneitik, Hego Ameriketatik, Amerikako Estatu Batuetatik (AEB), Europako zenbait herrialdeetatik eta Espainiako zein Euskal Herriko herrialde batzuetatik be», azaldu du Gangoitik. Bere baitan mezuak [...]

Bermeoko Hitza

Skate ikastaroa antolatu du GIZek Skateruekin

Bermeoko Gazte Informazio Zerbitzuak (GIZ) Skateruek elkarteagaz elkarlanean skate ikastaroa antolatu du beste behin be, aurtengoa seigarren urtea da. Ikastaroa, ohi legez, antzinako Jose Done ikastetxeko skate pistan izango da eta hiru egunekoa izango da, hain zuzen be. Zazpi urtetik gora dituzten umeei eta gazteei zuzendutako ikastaroa da, eta guztira, 10 orduko ikastaroa izango da: uztailaren 2an, 3an eta 4an egingo da. Uztailaren 2an eta 4an ikastaroa goizez bakarrik izango da 11:00etatik 13:30eara, 3an aldiz, goizez eta arratsaldez bilduko dira: 11:00etatik 13:30era eta 16:30eatik 19:00etara. Parte hartu gura duenak izena emon dezake jada GIZen bulegoetan eta ekainaren 29a izango da azken eguna edo plaza kopurua betetzen denean. Izan be, plazak mugatuak dira. Parte hartzaile bakoitzak 10 euro ordaindu beharko ditu eta ikastarora skate taula bakarrik eroan beharko du gainontzekoa antolatzaileen ipiniko dutela zehaztu dute.  

Bermeoko Hitza

Trenbidera erortzekotan egon da kamioi bat Autzaganen

Gaur 06:30ak aldera, kamioi bat errepidetik atera da Autzaganeko mendatean. Kamioia trenbidera erortzekotan egon da, baina azkenean, Herrizaingo Saileko beharginek ibilgailua errepidetik kentzea lortu dute, eta trenak normaltasunez egin du bere ibilbid...

Busturialdeko Hitza

Bizkaibuseko linea barri bi ezartzea eskatu dio Bermeok Aldundiari

Bizkaibus zerbitzua hobetze aldera, parte hartze prozesuan herritarrek proposatutako 13 alegazio aurkeztu ditu Bermeoko Udalak Bizkaiko Foru Aldundian. Horietan, linea barri biren eskaerak daude: Bermeo-Galdakako ospitalea eta Bermeo-Zamudio. Horiez gain, ordutegiak eta maiztasunak hobetzeko eskaerak be egin dituzte. Ekonomia eta Lan Mundua lan taldean landu dituzte oraingoan alegazioak. Bertan, Bermeoko alkate Idurre Bidegurenek azaldu legez, «garraio publikoaren egoera zein den eta hobetzeko eta bere erabilera sustatzeko zer egin behar den aztertu dute». Bermeo-Bilbao zerbitzua jende gehien ibiltzen den orduetan ordu erdiro ipintzea eskatzen dute. Ordu puntu horietan zerbitzu zuzena gurako lukete, hau da, Mungian geldialdia egin barik. Bestalde, goizeko lehenengo zerbitzua aurreratzea be eskatu dute eta baita asteburuetako ordutegia luzatzea be. Bestalde, Garellanoko Termibusean geltoki bat ipintzeko eskaera egin dute. Bermeo-Gernika-Bilbo zerbitzuari dagokionez, Bizkaibusaren eta Euskotrenen arteko maiztasuna eta oreka eskatzen da, «hau da, osagarriak izatea eta ordu berean zerbitzua emotea saihestea». Ikasleen ordutegiekin bat egiteko, aldiz, Euskal Herriko Unibertsitatera (EHU) doan autobusaren maiztasuna handitzea be proposatzen dute aukeztutako alegazioetan. Azkenik zerbitzu barriak be eskatu dituzte: Galdakako ospitalera eta Zamudioko parke teknologikora, «bertara doazen langileen beharrak kontuan izanik», zehaztu du Bidegurenek. Horietan, behintzat, gutxieneko zerbitzua emotea eskatzen dute. Bakiorako zerbitzua, barriz, neguan be emotea gura dute. Horrez gain, Bermeon, ibilbidea [...]

Bermeoko Hitza
Gehiago