Trenbidera erortzekotan egon da kamioi bat Autzaganen
Gaur 06:30ak aldera, kamioi bat errepidetik atera da Autzaganeko mendatean. Kamioia trenbidera erortzekotan egon da, baina azkenean, Herrizaingo Saileko beharginek ibilgailua errepidetik kentzea lortu dute, eta trenak normaltasunez egin du bere ibilbid...
Gaur 06:30ak aldera, kamioi bat errepidetik atera da Autzaganeko mendatean. Kamioia trenbidera erortzekotan egon da, baina azkenean, Herrizaingo Saileko beharginek ibilgailua errepidetik kentzea lortu dute, eta trenak normaltasunez egin du bere ibilbidea.
Ertzaintzatik azaldu dutenez, “kamioiko gidariak ibilgailuaren kontrola galdu du Autzagane bajatzen ari zela, eta Gorozikara joateko kurtzearen ondoan trenbidera erortzekotan egon da”. Diotenez, ez dakite zergatik galdu duen ibilgailuaren kontrola gidariak.
Istripua dela eta, kamioiko gidaria Galdakaoko ospitalera eroan behar izan dute, zauri larririk izan ez arren. Errepidea 09:00ak arte egon da zarratuta, eta trafikoa beste errepide batzutatik bideratu dute. Momentu honetan, errepidea zabalik dago, eta trafikoa normaltasunera bueltatu da.









