Genikaldeako 12 odol emoile eta Bermeoko odol emoile bat omendu zituen atzo Bizkaiko odol emoileen elkarteak, Deustuko Unibertsitatean egindako ekitaldian. Gizarteak odol emoileekin duen zorra zeozelan aintzat hartzeko egin zuten ekitaldi hori, odol emoilearen mundu mailako egunean. Hain zuzen, 40-50 odol emonaldi betetzeagatik hartu zuten hamairu bizilagun horiek errekonozimendua.
Gernikaldeko eta Bermeoko omenduak honako hauek izan dira aurton:
- Alberto Goiriena
- Serafin Gutierrez
- Iñigo Ibarguengoitia
- Victor Malaxetxebarria
- Candida Pelaez
- Joseba A. Pinaga
- Jeronimo Ruiz
- Francisco Sanchez