Skate ikastaroa antolatu du GIZek Skateruekin
Bermeoko Gazte Informazio Zerbitzuak (GIZ) Skateruek elkarteagaz elkarlanean skate ikastaroa antolatu du beste behin be, aurtengoa seigarren urtea da. Ikastaroa, ohi legez, antzinako Jose Done ikastetxeko skate pistan izango da eta hiru egunekoa izango da, hain zuzen be. Zazpi urtetik gora dituzten umeei eta gazteei zuzendutako ikastaroa da, eta guztira, 10 orduko ikastaroa izango da: uztailaren 2an, 3an eta 4an egingo da. Uztailaren 2an eta 4an ikastaroa goizez bakarrik izango da 11:00etatik 13:30eara, 3an aldiz, goizez eta arratsaldez bilduko dira: 11:00etatik 13:30era eta 16:30eatik 19:00etara. Parte hartu gura duenak izena emon dezake jada GIZen bulegoetan eta ekainaren 29a izango da azken eguna edo plaza kopurua betetzen denean. Izan be, plazak mugatuak dira. Parte hartzaile bakoitzak 10 euro ordaindu beharko ditu eta ikastarora skate taula bakarrik eroan beharko du gainontzekoa antolatzaileen ipiniko dutela zehaztu dute.
Bermeoko Gazte Informazio Zerbitzuak (GIZ) Skateruek elkarteagaz elkarlanean skate ikastaroa antolatu du beste behin be, aurtengoa seigarren urtea da. Ikastaroa, ohi legez, antzinako Jose Done ikastetxeko skate pistan izango da eta hiru egunekoa izango da, hain zuzen be.
Zazpi urtetik gora dituzten umeei eta gazteei zuzendutako ikastaroa da, eta guztira, 10 orduko ikastaroa izango da: uztailaren 2an, 3an eta 4an egingo da. Uztailaren 2an eta 4an ikastaroa goizez bakarrik izango da 11:00etatik 13:30eara, 3an aldiz, goizez eta arratsaldez bilduko dira: 11:00etatik 13:30era eta 16:30eatik 19:00etara.
Parte hartu gura duenak izena emon dezake jada GIZen bulegoetan eta ekainaren 29a izango da azken eguna edo plaza kopurua betetzen denean. Izan be, plazak mugatuak dira.
Parte hartzaile bakoitzak 10 euro ordaindu beharko ditu eta ikastarora skate taula bakarrik eroan beharko du gainontzekoa antolatzaileen ipiniko dutela zehaztu dute.