Bizkaibuseko linea barri bi ezartzea eskatu dio Bermeok Aldundiari
Bizkaibus zerbitzua hobetze aldera, parte hartze prozesuan herritarrek proposatutako 13 alegazio aurkeztu ditu Bermeoko Udalak Bizkaiko Foru Aldundian. Horietan, linea barri biren eskaerak daude: Bermeo-Galdakako ospitalea eta Bermeo-Zamudio. Horiez gain, ordutegiak eta maiztasunak hobetzeko eskaerak be egin dituzte. Ekonomia eta Lan Mundua lan taldean landu dituzte oraingoan alegazioak. Bertan, Bermeoko alkate Idurre Bidegurenek azaldu legez, «garraio publikoaren egoera zein den eta hobetzeko eta bere erabilera sustatzeko zer egin behar den aztertu dute». Bermeo-Bilbao zerbitzua jende gehien ibiltzen den orduetan ordu erdiro ipintzea eskatzen dute. Ordu puntu horietan zerbitzu zuzena gurako lukete, hau da, Mungian geldialdia egin barik. Bestalde, goizeko lehenengo zerbitzua aurreratzea be eskatu dute eta baita asteburuetako ordutegia luzatzea be. Bestalde, Garellanoko Termibusean geltoki bat ipintzeko eskaera egin dute. Bermeo-Gernika-Bilbo zerbitzuari dagokionez, Bizkaibusaren eta Euskotrenen arteko maiztasuna eta oreka eskatzen da, «hau da, osagarriak izatea eta ordu berean zerbitzua emotea saihestea». Ikasleen ordutegiekin bat egiteko, aldiz, Euskal Herriko Unibertsitatera (EHU) doan autobusaren maiztasuna handitzea be proposatzen dute aukeztutako alegazioetan. Azkenik zerbitzu barriak be eskatu dituzte: Galdakako ospitalera eta Zamudioko parke teknologikora, «bertara doazen langileen beharrak kontuan izanik», zehaztu du Bidegurenek. Horietan, behintzat, gutxieneko zerbitzua emotea eskatzen dute. Bakiorako zerbitzua, barriz, neguan be emotea gura dute. Horrez gain, Bermeon, ibilbidea [...]
Bizkaibus zerbitzua hobetze aldera, parte hartze prozesuan herritarrek proposatutako 13 alegazio aurkeztu ditu Bermeoko Udalak Bizkaiko Foru Aldundian. Horietan, linea barri biren eskaerak daude: Bermeo-Galdakako ospitalea eta Bermeo-Zamudio. Horiez gain, ordutegiak eta maiztasunak hobetzeko eskaerak be egin dituzte.
Ekonomia eta Lan Mundua lan taldean landu dituzte oraingoan alegazioak. Bertan, Bermeoko alkate Idurre Bidegurenek azaldu legez, «garraio publikoaren egoera zein den eta hobetzeko eta bere erabilera sustatzeko zer egin behar den aztertu dute».
Bermeo-Bilbao zerbitzua jende gehien ibiltzen den orduetan ordu erdiro ipintzea eskatzen dute. Ordu puntu horietan zerbitzu zuzena gurako lukete, hau da, Mungian geldialdia egin barik. Bestalde, goizeko lehenengo zerbitzua aurreratzea be eskatu dute eta baita asteburuetako ordutegia luzatzea be. Bestalde, Garellanoko Termibusean geltoki bat ipintzeko eskaera egin dute.
Bermeo-Gernika-Bilbo zerbitzuari dagokionez, Bizkaibusaren eta Euskotrenen arteko maiztasuna eta oreka eskatzen da, «hau da, osagarriak izatea eta ordu berean zerbitzua emotea saihestea».
Ikasleen ordutegiekin bat egiteko, aldiz, Euskal Herriko Unibertsitatera (EHU) doan autobusaren maiztasuna handitzea be proposatzen dute aukeztutako alegazioetan.
Azkenik zerbitzu barriak be eskatu dituzte: Galdakako ospitalera eta Zamudioko parke teknologikora, «bertara doazen langileen beharrak kontuan izanik», zehaztu du Bidegurenek. Horietan, behintzat, gutxieneko zerbitzua emotea eskatzen dute. Bakiorako zerbitzua, barriz, neguan be emotea gura dute.
Horrez gain, Bermeon, ibilbidea berraztertzea eskatzen dute eta geldialdi barriak ipintzea be. Bestalde, Solluben markesinak ezartzea proposatzen dute.