
Gernika-Lumoko udal gobernuak gaztetxea "hilabete honetan hustuta" egongo dela adierazi badu ere, Egurre Gazte Asanbladakoak eraikina uztean nora joan izango dutenaren bermea izan arte "gaztetxea defendatzen" jarraitzeko hautuan berretsi dira.

Gernika-Lumoko udal gobernu taldeak egun Gernikako Gaztetxea dagoen eta udal liburutegirako obrak hartu behar dituen eraikina "hilabete honetan hustuta" egongo dela aditzera eman du. Konfrontazioa "saihestuz", obrak gelditzearen galera ekonomikoa, hala badagokio, okupazioaren buru den "herritar edo taldearen gain" geratuko dela adierazi du Jose Mari Gorroñok, EH Bildu eta EAJren oportunismoa azpimarratuta.

Euskadiko Kirol Portuak-ek asteon lizitatuko ditu Artzako pantalanen eremu berriko lanak. 2,67 milioi euroko inbertsioagaz, udarako ia 530 amarraleku izango ditu portuak. Frantxuako kaia ere berrantolatu gura dute eta, horretarako, Kortazar ontziola zaharraren eraikina eraitsiko dute.

Eleizalde Ikastolak, Bermeoko Udalagaz batera, 2021az geroztik egin ez den lehiaketa antolatu du irailaren 12an [zapatua]. Arratsaldeko Talatik Goiko Plazarainoko jaitsiera ere berreskuratu dute.

Bermeoko Andra Mari eta Santa Eufemia jaietako ohiko hitzorduari eutsiko diote aurten ere: playback txapelketa. Aurten, hilaren 15ean egingo dute, eta izena emateko epea zabalik egongo da irailaren 7ra (astelehena) arte.