
Bermeoko Mañun, Gautegiz Arteagako Zendokizen eta Elantxoben dena prest daukate urtez urteko Karmen jaiei ongietorria emateko. Eguenan (uztailak 16) piztuko dute jai giroa, Karmen egunez.

Elkarteen lankidetzagaz, "denenak eta denentzako diren jaiak" ospatuko dituzte busturiarrek egunotan. Bestalde, V. Paella Txapelketa lehiatuko dute foruarrek.

Beldurrezko zinemaren epizentro bihurtuko da bihar [uztailak 10] Bermeo. Spookypheria Productions elkarteak hamahiru film labur proiektatuko ditu 20:00etan Nestor Basterretxea aretoan, eta 23:00etan Deabru Beltzen piroteknia eta musika ikuskizuna egongo da herriko kaleetan zehar.

Junior mailako Bizkaia Itzuliaren lehenengo etapa lehiatuko dute gaur arratsaldean [uztailak 9].

Gaztemunduri Ateak Ireki programak erakusleiho berri bat zabaldu dio Olivia Lindberg argentinarrari. Argazkilari gazteak Argentinako euskal diasporaren aletxo bat eroan du Busturiko Kultur Etxera.

Berrikuntzaren aldeko etengabeko apustuan berretsiz, Gernika-Lumoko CUES Entzumen Zentroak Oticon Zeal™ teknologia bere eskaintzan txertatzea erabaki du. Adimen artifiziala erabiltzen duen sistema berritzaileak teknologia aurreratuenak eskaintzen ditu, «ia ikusezina» den audifono batean.

Arteskolako bi ikasleek formatu handira eramango dute Julen Munitisek egindako diseinua. San Bartolome jaietarako amaituta egotea aurreikusten dute.

Eskaerak egiteko epea irailaren 25a [barikua] bitartean egongo da zabalik.