Oticon Zeal™ teknologia Gernika-Lumora iritsi da CUES Entzumen Zentroaren eskutik
Berrikuntzaren aldeko etengabeko apustuan berretsiz, Gernika-Lumoko CUES Entzumen Zentroak Oticon Zeal™ teknologia bere eskaintzan txertatzea erabaki du. Adimen artifiziala erabiltzen duen sistema berritzaileak teknologia aurreratuenak eskaintzen ditu, «ia ikusezina» den audifono batean.
Audiologiaren munduan zaila da berrikuntza benetan eraldatzaileak garatzea. Hala, arauak benetan aldatzeko gai den berrikuntza bat agertzea ez da maiz gertatzen den zerbait, aparteko gertaera baizik. Azkenaldian baina, agertu da orainartekoa kolokan jar dezakeen teknologia berria, izen propioa duena: Oticon Zeal™. Entzumenaren munduan iraultza ekar dezakeen berrikuntza Gernika-Lumora iritsi da dagoeneko, CUES Entzumen Zentroaren eskutik.
Gernikako entzumen zentroa Oticon Zeal™ teknologia berritzailea bere eskaintzan txertatu duen lehenengo zentroetako bat bihurtu da. Izan ere, entzumen galeraren soluzio berritzaile honek profesional eta erabiltzaileen interesa piztea lortu du, arrazoi argi batengatik: orain arte, audifonoa erabili eta diskrezioa bilatzen zuten pertsonek teknologia aurreratuenei uko egin behar izaten zieten; orain, Oticon Zeal™-ekin ordea, ez da horrela gertatzen.
Kategoria berri bat
Audifonoak garatu eta egiten dituen Oticonek sektorean guztiz berria den kontzeptu bat garatu du. Izan ere, garatu duten azken teknologiak, Oticon Zeal™-ek, belarri barruko audifono baten diskrezioa eta merkatuan dauden «prestazio teknologiko aurreratuenak» uztartzen ditu: adimen artifiziala, Bluetooth bidezko konexioa, bateria kargagarria eta azken belaunaldiko soinu prozesamendua. Gainera, guzti hori ia ikusezina den tamaina txikiko audifonoan txertatzea lortu dute.
Ahalmen handikoa
Adituek nabaritu dutenez, pertsona askok audifonoen erabilera atzeratzen dute irtenbide diskretu baten bila dabiltzalako. Oticon Zeal™-ek behar horri erantzuteko jaio da, belarriaren forman «modu naturalean» egokitzen den diseinuarekin, gainera. Kanpotik ia ikusezina den arren, orain arte tamaina handiagoko gailuetan bakarrik aurki zitezkeen teknologia aurreratuak eskaintzen ditu.
Adimen artifizialarekin
Bigarren belaunaldiko adimen artifizialean oinarritutako sistemari esker, Oticon Zeal™-ek «ingurunea etengabe aztertzeko ahalmena» du, erabiltzaileari entzute-esperientzia «naturalagoa eta erosoagoa» eskaintzeko. Sistema horri esker, gainera, hizketaren ulermena «nabarmen» hobetzea lortu da, hobekuntza hori «egoera zailenetan» ere antzemanez: familia bileretan, jatetxeetan edota zarata handiko inguruneetan, adibidez.
Horrez gain, telefono bidezko deiak, musika, telebista eta gailu mugikorrak «modu errazean» konektatu daitezke CUES Entzumen Zentroak eskaintzen dituen audifono berrietara. Horrela, eguneroko bizitzan «guztiz integratutako entzumen-esperientzia» eskaintzen dute. Gainera, behin eta berriz kargatu daitekeen bateria daukanez, erabiltzaileen «erosotasuna bermatuta» dago.
Gernikan, esklusiban
CUES Entzumen Zentroan «etengabe» egiten dute apustu berrikuntzaren alde, pazienteei sektoreko azken aurrerapenak eskaintzeko misioagaz. Horregatik ekarri dute Oticon Zeal™ Gernika-Lumora, entzumenaren kalitatean, erosotasunean eta estetikan «jauzi kualitatibo bat» eman nahi duten pertsonek eskuragarri izan dezaten.
Hala, Oticon Zeal™ teknologia berritzailea ezagutu gura duten pertsona guztiak gonbidatu dituzte Iparragirre Kaleko 16. zenbakian duten egoitzara bertaratzera: «Gure profesionalek balorazio pertsonalizatua egingo dizute, zure beharretara hobekien egokitzen den irtenbidea aurkitzeko». Hitzordua eskatuta —94-696 31 35—, Oticon Zeal™ sistemak entzumenaren munduan sortutako iraultza bertatik bertara ezagutu ahalko dute.