2022/6/6

Roso Buchek Lointek Gernika Bizkaian segituko du

Roso Buchek urtebetez luzatu du Lointek Gernika Bizkaiagaz zeukan hitzarmena. Lesioek ez diote lagundu kataluniarrari, eta hurrengo denboraldira bewgira dago jadanik.

Lekerika eta Barandika, Donostia Grand Slameko finalera begira

Unai Lekerikak, Aritz Erkiagagaz batera, Diego Beaskoetxea herrikidea eta Imanol Lopez kaleratu zituen finalerdian; Xabi Barandikak eta Nicolas Etchetok, aldiz, Jean Olharan eta Jokin Del Rio menperatu zituzten.

Atalde eta Bizkai Buru kaleen arteko igogailua

Atalde eta Bizkai Buru kaleak batuko dituzte igogailu bategaz

Bertan dauden oztopo arkitektonikoak gainditu eta iriste erraztasuna hobetzeko helburua dauka Bermeoko Udalak.

Urdaibaik hirugarren denbora onena lortu du Lekeitioko uretan

Arraun Lagunak eta Orio nagusitu dira Lekeitioko uretan.

Langile bat hil da Bermeon, bihotzekoak jota

Bermeoko Herri Mugimenduak deituta, elkarretaratzea egingo dute gaur, 18:00etan, Lameran.

Aitor Etxebarriazarraga da Argi Baltza lehiaketako lehen finalista

203,5 puntugaz irabazi zuen atzo Ajangizko lehenengo kanporaketa, eta finalera sailkatzea lortu du. Domekan, Gautegiz Arteagan lehiatuko dute bigarren saioa.

Alluitz de Bilbao eta Jone Oar-Arteta dira Espainiako mendi lasterketetako txapelduna eta txapeldunordea

Bi atletek lehen eta bigarren amaitu zuten zapatuan Albaceten lehiatutako proba. Tituluak Espainiako selekzioarekin Europako Txapelketan parte hartzeko txartela eman dio De Bilbao kortezubitarrari.

Kareharri gorriari buruzko ibilbidea egingo dute zapatuan

Antoliñape kultur elkartekoek zapatuan, 09:30ean, Gautegiz Arteagako herriko plazan jarri dute hitzordua, eta herritarrei bertaratzeko deia egin diete.

Bermeo Uria narrazio lehiaketa

Bermeo Uria narrazio lehiaketaren sariak banatu dituzte

Lucia del Hoyo, Haizea Erauzin, Aretx Iruskieta, Nora Arrien, Eider Albistegi, Eider Bilbao eta Markel Navarrete izan dira aurtengo irabazleak.

Gehiago